Liburutegia
Muskizko liburutegia 1987an inauguratu zen eta Muskizko Kultur Etxeko
lehendabiziko solairuan dago. Liburutegia Kultur Etxeak eskaintzen duen
zerbitzuetako bat da.
Muskizko liburutegira
nahi duten guztiak etor daitezke, baita eskatzen duten erakundeak ere.
Sarrera librea eta doanekoa da. Zenbait zerbitzu jasotzeko,
Liburutegiko txartela izatea ezinbestekoa da. Txartela pertsonal eta
besterenezina da, eta mailegu zerbitzua erabiltzeko balio du. Txartelak
ez du argazkirik eta doan egin daiteke.
Herritarrak Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi publikoen fondo
bibliografikoetara sar daitezen errazteko, txartel horrekin
liburutegien sistemako Katalogo Kolektiboan sartuta dagoen edozein
liburutegira jo ahal izango dute.
Ordutegia
Astelehentik ostiralera:
- 10:00etatik 13:00etara.
- 16:00etatik 19:45era.
Uda (ekainak 24 - irailak 15):
- 9:00etatik 14:00etara.
Larunbatak eta igandeak itxita.
Ordutegia
Astelehentik ostiralera:
- 10:00etatik 13:00etara.
- 16:00etatik 19:45era.
Uda (ekainak 24 - irailak 15):
- 9:00etatik 14:00etara.
Larunbatak eta igandeak itxita.
Erabiltzaileak
Liburutegia komunitateko kide guztientzat zabalik dago, inongo bereizketarik gabe.
Sartzea eta mailegua
Sarrera doanekoa da. Materiala maileguan eramateko, argazki bat ekarri behar da, irakurle txartela egiteko. Horixe da maileguan darabilgun politika.
Zerbitzuak
Inprimatutako materialen eta material elektronikoen kontsulta eta mailegua, aldizkari ofizialak eta agiri digitalak on line kontsultatzeko aukera (EHAA, BAO, BOE...), irakurketarako gela, fotokopien zerbitzua, katalogoa...
Informazio bibliografikoa emateko zerbitzua
Zerbitzu honen bitartez, ikasketetarako, aisialdirako edo ikerketarako behar duzun edozein informazio edo agiri lortzen lagunduko dizugu, bilatzen duzuna liburutegian egon edo ez. Era berean, laguntza emango dizugu liburutegiko zerbitzu eta baliabideen funtzionamendu eta erabilerari buruz duzun edozein zalantza argitzeko.
Nola erabili?
Galdetu liburuzainari: horretarako, liburutegiko erakusmahaira jo zuzenean. Gure Iritzi Guneko erabiltzaile elektronikoarentzako orientazio zerbitzua erabiliz. Telefonoz deituz. Chat-en bidez. Mezu elektroniko bat bidaliz. “Galdetu, liburutegiek erantzungo dute” Informazio zerbitzu publiko eta doanekoa erabiliz. Zerbitzu horretan modu kooperatiboan aritzen dira 17 Elkarte Autonomotako 21 liburutegi publiko; Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Liburuaren eta Liburutegien Zuzendaritza Nagusiak koordinatzen du, Liburutegien Koordinaziorako Zuzendariordetza Nagusiaren bidez.
LIBURUTEGIA
Cendeja, 29 - 48550 Muskiz
Tel.: 946 707 075
Faxa: 946 707 275
www.muskiz-liburutegia.orgE-maila: liburutegia@muskiz.com

