Gaztegunea
Gaztegune Meatzari Plazan dago eta 2005eko azaroan inauguratu zen.
Gazteentzako baliabideen zentro integrala izateko sortu da. Gaztegunea
ez da “txikigunea” eta bertako zerbitzuak eta jarduerak 12 urtetik
gorako gazteei zuzenduta daude; hala ere, ez dago inolako eragozpenik
une jakinetan gure zentroan gazteentzat ez ezik baita beste adin bateko
taldeentzat ere jarduerak antolatzeko.
Gure lokaletan jarduerak, bidaiak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar antolatzen ditugu; hori guztia Muskizko gazteei zuzenduta.
Era berean, gure zentroan zerbitzu hauek ere dauzkagu:
- Gazteentzako Informazio Zentroa.
- Autokontsultarako ordenagailuak eta Interneterako sarbidea.
- Bilera-gelak.
- Tailer-gelak.
- Entseguetarako aretoak.
- Elkarteen txokoa.
- Jokoen gunea (ping-pong, billarra, play stationak, mahai-jokoak...).
Asteko egun guztietan irekita daukagu, ordutegi honetan:
- Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
- Larunbatetan: 10:30etik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara.
- Igandeetan: 15:30etik 20:00etara.
Gure jarduerez eta programez gehiago jakin nahi baduzu, gure blogean sar zaitez.
GAZTEGUNE MUSKIZ
Meatzari Plaza, 2 - 48550 Muskiz
Tel.: 946 708 037
Faxa: 946 707 275
www.muskizkogaztegunea.blogspot.com
E-maila: gaztebulegoa@muskiz.com


