Hemen zaude: Hasiera Udala

Udala

 

Gonzalo Riancho OcejoXXI. mende honetan, teknologia berriak erabiltzea erronka edo helburua izatetik beharra izatera iritsi da. Horregatik atsegin handiz aurkezten dizuet Muskizko web orri berri hau.

 

www.muskiz.org  Muskizi buruzko informazioa lortzeko leiho irekia da. Muskiztarrentzat oso tresna erabilgarria, bertan herriko eta auzoetako bizitza eta jarduerei buruzko informazio praktikoa lor daiteke eta. Horrez gain, udal jarduera eta zerbitzuen informazioa aurki daiteke, hala nola herritarrentzako arreta, kale-izendegia, ikuskizunen eskaintza, proiektuak, eskariak, eskabideak, etab..; beti ere, herritarraren eta udalaren arteko harremanak bizkortzeko asmoz.

 

Muskizko herriaren iragana, edota herriaren ondare artistikoa zein naturala, edota herriari aberastasun handiena ematen diona, hau da, bertako jendea, ezagutzeko asmoz  hurbiltzen diren kanpotarrentzat ere baliagarraia izan daiteke web orri berri hau.

 

Paseatzeko eta bizitzeko oso leku interesgarria; inguruak eta herritarren bizimodua hobetzeko etengabe eta harro-harro lanean diharduen herria da Muskiz. SARTU ETA IKUSI ZUK ZEUK!

Gonzalo Riancho Ocejo
Alkatea

Dokumentuaren akzioak