Arkitektura zibila
Salazartarren jauregia
Muñatoizko gazteluaren ondoan, bidetik nahikoa hurbil. Haren fatxadean Muñatoiz eta Salazartarren armariak daude zizelaturik.
Enterrado jauregia (s. XVIII)
Salazartarren jauregiaren aurrez-aurre dago, bidearen bestekaldean.
Fatxadan, balkoi baten gainean, Muñatoiz eta Salazartarren armarri bat
dago.
Treto jauregia
Santanderrerako bidearen ondoan kokaturik dago, ezkerraldean. Atearen
gainean Treto,Quadra, Montaño eta Llano leinuen armarria dago, bat
laurden bakoitzean.
Alvarado jauregia (s. XVIII)
Santanderrerako bidearen eskuinaldean kokaturik dago, Tetro jauregia
baino Muskizerantzago. Fatxadan Alvarado, Quadra eta Mollinedotarren
armarria ikus daiteke.
Lavalle jauregia
Alvarado jauregia baino metro batzuk lehenago kokatua, Santanderrako
aipatu bidean. Erdiko baikoiko atearen gainean Lavalle, Cortes, Zugasti
eta Ortiz eta Cartabloren armarria dago.
Llarena jauregia (1727)
Somorrostro/Donibanetik Pobeñara doan bidean kokaturik dago,
ezkerrerako desbideraketa batean. Fatxadan, ia erlatzaren azpian,
Llarena, Salcedo, Quadra eta Gortazartarren armarria dago.
Villar jauregia
Muskizko San Julian elizaren aurrez-aurre kokatua. Bidera begira dagoen
fatxadan arte-balio handiko armarria artatzen da, zeinek Villartarren
armak irudikatzen baititu.
Muskiz-Muñatoiz jauregia
San Julian elizatik gertu dago, bidealde berean. Erdiko fatxadan, eta
frontoi neoklasiko batek erremataturik, Asturias-Muñatoiz, Salazar eta
Muskiz leinuen armarri ederra dago.
González edo Sota jauregia (1726)
Erdiko balkoiaren gainean Gonzalez, Melida, Treto eta Llanotarren armarria dago.
Memerea oinetxea
Memerea auzoan kokatua, Muskiztik Garapera doan bidearen ezkerrerako
desbideraketa batean. Fatxadan, ia erlatz parean, Sobrado, Mollinedo,
De la Puente eta Rozas leinuen armarria dago.
Sendeja oinetxea (1747)
Santanderrerako bidean kokatua, Lavalle jauregia baino lehenago.
Altuera desberdineko etxe biek bat egiten duten tokian, Sendeja eta De
la Quadratarren armarria dago.
Oyancas etxea (s. XVIII)
Llarena jauregia dagoen bidetik aurrera eginaz koaturik dago, asfaltatua bukatzen den tokian.
Muskiz-Murga etxea
Gonzalez jauregitik San Julian elizarantz doan bidearen ezkerraldean
kokaturik dago. Fatxadan Muskiz-Murgatarren armarria du.
Barandika etxea
San Julianetik Pobeñarako bidearen gainean dago.
Álvarez de la Bodega etxea
Jauregi bukatu gabearen gaineko muino batean dago, Pobeña auzoan. Haren
fatxadan bi armarri daude: Salazar eta La Bodega leinuenak.
Urioste etxea
Elizatik nahikoa gertu, bidearen bestekaldean. Elizaren aurreko fatxadan Sobrado-Salazartarren armarria dago.
Altxiga etxea
Pobeñako erdiko kalean kokaturik dago. Leihoburu batean bi armarri ditu: Atxiaga eta La Bodega leinuak.
Salazar etxea (1646)
Revilla auzoan dago eta El Valletik ere sarbidea du. Fatxadan, balkoi baten gainean bi armarri daude, bata Salcedoren armena aldaketa batzuekin, eta bestea Salazartarren armena.


