Arkitektura industriala
El Pobal Burdinola
El Pobal dorretxearen ondoan
dago, Lamiozingoerrekak zeharkatzen duen Sorginleku deritzon tokian.
XIII-XIV. mende aldera nagusitu zen burdinola hidrauliko motakoa da.
XVIII. gizaldian, Villariasko Markesa bizi zela, berriztatu egin zuten
eta egun duen itxura hartu zuen. Haren sutatik Barakaldon instalatu zen
lehen Labe Garaia iziotu zuen garra hartu omen zen. Burdinola
harlangaitzezkoa eta barruan instalazio hidraulikoa, su-aroztegia,
ikaztokiak edo mea-biltegiak ditu. Gabi-mekanismoa gurpila itsatsirik
duen malardatz batez eraturik dago; gurpilaren gainean suaroztegiaren
balenga altxatzen duen zur-sataidun ustaia zilokaturik dauka. Zursataia
igarotzen denean, balenga bere buruaren pisuaz erortzen da eta
burdingoria kolpatzen du, minutuko 10 kolpe emanez gutxi gora behera.
Horrez gain, haizeztapen-gurpila ere badauka. El Pobaleko mailutzarra
izugarri handia da eta 360 kiloko pisua dauka, azkasi enborrez egindako
girten luze baten gainean, Ugesiak andapararako uraren igarotzea
neurtzen du. Andaparatik, desbideraketa baten bidez, zorrotonak zut
dauden paren kontra jotzen du. Ondo-ondoko gelan suaroztegia dago,
zeinetan baitaude suaroztegiaren oinarria, leihokak eta, lehiokaren
xaflaren aurrean, olagizonek lan egiten zuten sutegia, Ikaztokien
atearen ondoan olagizonen erremintak biltzen ziren: ingudea, para,
bahea, pikoia, trukesak, berunerako txaberga, zurboilak, etab.
El Pobaleko Zubi erromanikoa
XII. gizaldikoa da eta El Pobaleko burdinola eta dorretxerako bidean
dago kokatua, Mayor edo Barbadun ibaiaren gainean. Harlangaitzezkoa da
eta begi bikoa; honetariko bat egoera nahikoa onean artatzen da, baina
bostea joan den mendean beherra jausi zen, karlistaden garaian, eta
pasabide laueko ormigoizko beste begi bat eraiki zen haren ordez.
Kobarongo Zamatokia
Bizkaiko kostaldeko mendebaldean XIX. mendearen amaieran harlanduzko oin gainean eraikitako zamatokia da eta metalezko besoak ditu, burdinbidez ailegatzen zen mea itsasontzietako sotoetan sartzeko. Egun Ingurua Itxaslur Parkea da eta Bizkaiko aisialdirako lekurik atseginetakoa da. Aintzinako trenbidean paseatuz, itsaslabarrak, ibarrak eta mendiak zeharkatzen dira. Bi sarbide dago: bata, Pobeñatik hormigoizko 120 eskailera igoz (plano inklinatu baten hondakinen gainean eraikiak) eta bestea, Kobaronetik bertatik.


