Hemen zaude: Hasiera Ingurumena Eskola Agenda 21

Eskola Agenda 21

ESKOLA AGENDA 21 Agenda21
 
Zer da Eskola Agenda 21?

Eskola Agenda 21 ikastetxeei zuzendutako ingurumen-hezkuntzako programa da, hezkuntzako zentroa eta horren ingurunea hobetzeko eta garapen iraunkorra sustatzeko helburua izanik, Udalarekin batera lan egin dezaten. Hezkuntzako jarduera da, ikasleek beren inguruneko ingurumen arazoa ezagutu eta uler dezaten.

Hona hemen helburu nagusiak:

    - Hezkuntzako zentroaren eta ingurunearen kudeaketa iraunkorra sustatzea, ikasleak, gurasoak eta irakasleak ingurumen arloan kontzientziatuz: hondakinen bilketa selektiboa, murriztu, berrerabili eta birziklatzea, uraren zentzuzko erabilera, natur baliabideak zaintzea, energia berriztagarriak bultzatzea…
    - Toki mailako komunitatean parte hartzea eta lankidetza sustatzea.
    - Curriculumaren berrikuntza eta kalitatea bultzatzea ingurumen-hezkuntzaren bidez.
Muskizen Eskola Agenda 21 2006-2007 ikasturtetik egiten da eta udalerriko bost zentrok hartzen dute parte. Bi ikasturterako ingurumen arloko gai edo arazo bat aukeratzen da eta horixe izango da programaren ardatz nagusia. Lehenengo eta behin, arduraz eta lan handia eginez, ikastetxearen eta hurbileko ingurunearen egoeraren diagnostikoa egiten da. Horren ondoren, zentroa hobetzeko ekintzak zehaztu eta gauzatu egiten dira, eta horrekin batera ekintza bat proposatzen da, udalerria hobetzen Udalari laguntzen diona.

 

 

Zergatik doaz elkarrekin Eskola Agenda 21 eta Tokiko Agenda 21?

    - Estamentu guztien arteko elkarlana eta partaidetza Tokiko eta Eskola Agenda 21en oinarri eta helburua direlako.
    - Hezkuntza eta garapen iraunkorra pertsona guztion ardura direlako.
    - Gizarte-prozesu berritzaileek (esaterako, Agenda 21) erakundeen konpromisoa, gizartearen adostasuna eta Haur eta Gazteria Sailaren eta herritarren gaikuntza eskatzen dituztelako.


Urratsak:

Konpromisoak sinatzea – Eskolako partaidetzako foroa (zentro bakoitzeko Ingurumen Batzordeak antolatuta) – Zentro eta udalerriaren diagnostikoa aztergaiaren arabera (hondakinak, ura…) – Helburuak eta adierazleak – Ekintza Plana (arazoari erantzuteko plan bat ezartzen du zentro bakoitzak) – Egindako lanaren ebaluazioa (zentroaren kudeaketa iraunkorrean, curriculumean eta partaidetzan).

Zertan lan egiten du Eskola Agenda 21ek? - Kronograma
2006-2007 ikasturtea: hondakinak
     

Zentroen arteko foroa: 2007-05-10 Akta
  Zentroetako ordezkariak bildu ziren eta udalerriko ahuleziak zein ziren adostu eta lehentasunak jarri ondoren, udal foroan aurkeztu zituzten.
     
  Udal foroa: 2007-05-29 Akta
  Zentroen arteko forotik atera ziren proposamenak Udalaren ordezkariei aurkeztu zitzaizkien udal foroan.
     
2007-2008 ikasturtea: hondakinak
     
  Aurkezpeneko foroa: 2007-11-23 Akta
  Udalaren ordezkari politikoak zentroetan aurkezteaz gain, aurreko ikasturtean egindako eskaerak gogorarazi zituzten.
     
  Udal foroa: 2008-06-03 Akta
  Udalak egindako jarduketak eta proposamenak berrikusi zituzten.
     
2008-2009 ikasturtea: Ura
     
  Zentroen arteko foroa: 2009-04-28 Akta
  Zentroetako ordezkariak bilduko dira, udalerrian hobetu ahal diren alderdiak adostu eta aurkezteko.
     
  Udal foroa: 2009 -05-22 Akta
  Zentroen arteko foroan landutako propuestak Udal foroan aztertuko dira.
     
2009-2010 ikasturtea: Ura
     
  Zentroen arteko foroa: 2010-04-27 Akta
  Zentroetako ordezkariak bilduko dira, udalerrian hobetu ahal diren alderdiak adostu eta aurkezteko.
     
  Udal foroa: 2010-05-21 Acta
  Se dieron contestación a todas las propuestas Aurkeztutako proposamen guztiek erantzuna jaso zuten
 
Ikastetexeek ikasturtean zehar egindako lanak azaldu ziren eta proposamen berriak aurkeztu zizkioten alkate jaunari.

2010-2011 ikasturtea: Energia
     
  Zentroen arteko foroa: 2011-04-12 Akta
  Zentroetako ordezkariak bilduko dira, udalerrian hobetu ahal diren alderdiak adostu eta aurkezteko.
     
  Udal foroa: 2011-05-10 Acta
  Se dieron contestación a todas las propuestas Aurkeztutako proposamen guztiek erantzuna jaso zuten
 
Ikastetexeek ikasturtean zehar egindako lanak azaldu ziren eta proposamen berriak aurkeztu zizkioten alkate jaunari.

 

Parte hartzaileak

- Hezkuntzako zentroak
- Udala
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
- Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila (INGURUGELA).

Informazioa honako zentro hauetan duzu:
Somorrostro Irakas-Gunea
C/ San Juan 10,
Tfn: 94 670 60 45 Fax: 94 670 60 52
www.somorrostro.com
cfs@somorrostro.com
 
IES Muskiz BHI
Gurugu Memerea, 12
Tel.: 946 708 345
www.muskizbhi.com muskiz
bhai@euskalnet.net
 
San Juan Ikastetxea
San Juan, 42
Tel.: 946 706 176
secretaria@sanjuanikastetxea.net
 
INGURUGELA CEIDA
C/ Ondarroa, 2. 48004 Bilbao
Telf. 944.114.999
ceida-bilbao@ej-gv.es
 
Muskizko Udala
Bº San Juan 2
Telf. 946 706 000 Ext. 114
www.muskiz.org
medioambiente@muskiz.com
   
Dokumentuaren akzioak