Hemen zaude: Hasiera Herritarren foroa

Herritarren foroa

Muskizko Tokiko Agenda 21 prozesu berrian sartzeko zorian dago.  7 urte igaro dira 2004an lehenengo Tokiko Ekintza Plana onartu zenetik, eta, beraz, plan hori agortuta dagoela eta berritzeko garaia heldu dela uste dugu. 
Prozesu honen lehenengo eginkizuna udalerriaren egoerari buruzko diagnostikoa egitea da, iraunkortasunaren 3 ardatzak aintzat hartuz: gizartea, ekonomia eta lurraldea. Lan hori egin ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren laguntza izango dugu Ihoberen bitartez, Udalsarea 21eko Idazkaritza Tekniko gisa.
Horregatik, herritarren parte hartzeko foro batera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, zure ekarpenak egiteko aukera izango duzu Tokiko Agenda 21en gaien inguruan: plangintza, mugikortasuna, biodibertsitatea, gizarte gaiak, gazteria, kultura, generoa, lana …
Eguna: asteartea, 2011ko abenduaren 13a
Ordua: 18:30
Tokia: Gaztegune

Udalak  inkesta bat  jarri du herritarren eskura, udalerriarentzat interesgarriak diren gaiak baloratzeko. Galdetegi hori udalaren web orrian dago  eta Udaletxean,  Gaztegunen eta Kultur Etxean ere eskura daitezke. Inkesta bete ondoren Udaletxearen aurreko  postontzi berdean utzi edo web gunearen bitartez bidali ; bestela, hilaren 13ko bilerara ekarri.
Informazio gehiago nahi  baduzu edo zalantzak argitzeko, harremanetan jarri Ingurumen Sailarekin  94 670 60 00  telefono-zenbakira deituz edo medioambiente@muskiz.com helbide elektronikora idatziz.

 

Galdetegia online

Galdetegia (pdf)

 

UNAI LANDABURU IZAR DE LA FUENTE
INGURUMEN ZINEGOTZIA

Dokumentuaren akzioak