hasiera
castellano english
informazioa
kontaktatu
web mapa
bilatzaile
Udala Udal-zerbitzuak Muskiz Kultura / Kirolak
Muskizko ezkutua Muskizko Udala
San Juan, 2
48550 Muskiz (Bizkaia)
Albisteak
Euskaltegia
Liburutegia
Forlan - Behargintza
Meatzari
Kale - Izendegia
Guia Udal gida
Loturak

 Azken albisteak
   Hasiera
 HASIERA
  Albistearen irudia
Ruper Ordorika.
  Ruper Ordorikak bere lan berria aurkeztuko du Muskizen

Ruper Ordorikak Hamar t´erdietan. 10,30 p.m. (Elkar) lana aurkeztuko du Meatzari Aretoan, apirilaren 26an (larunbata). Kontzertua 20:00etan izango da, eta sarrerak 12 euroko prezioa izango du. Sarrerak Meatzari Aretoko txartel-leihatilan eta BBKren kutxazainetan eskuratu daitezke. Muskizko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako emanaldi honetan, Ruper Ordorikak bere lan berria aurkeztuko du. Bere ibilbidean zuzenean grabatu duen bigarren diskoa da, eta, bertan, 2006ko udazkenean Bilboko Kafe Antzokian eskainitako bi kontzertutan grabatutako abesti eguneratuak bildu ditu. Besteak beste, Egin kontu, Martin Larralde, Ene herrian, Etzanda, Herdoilarena edo Ia egunsentia da abestiak grabatu dira, Ordorikak berak, Bernardo Atxagak eta Joseba Sarrionaindiak sortutako testuekin.

Ruper Ordorikak sei urtez eutsi zion bere taldeari, Mugalariak izenekoari, hain zuzen. Horrela sortu zen zuzeneko disko hau; izan ere, bere taldeari eskainitako omenaldia da, hau da, Alberto de la Casa baxu-joleari, Nando de la Casa bateria-joleari eta Dani Pérez gitarra-joleari eskainitakoa. “Taldea oinarrizkoa da nire karreran, nahiz eta aldakorra izan den. Mugalariak irabazi urriko GKE baten antzekoa da; nire abestiei mugak zeharkatzen laguntzen dien jendea”, azaldu zuen Ordorikak diskoaren aurkezpenean.

Hamar t´erdietan. 10,30 p.m. diskoak "zati musikal oso eder eta harrigarriak ditu"; gainera, etapa amaieratzat har daiteke, eta, aldi berean, abiapuntu berritzat. “Egindakora jotzen duen diskoa da, baina etorkizunerako ere balio dit pixka bat. Ondo erakusten du orain arte egindakoa, lagin legez balio du. Baina niri aldatzea gustatzen zait, beharrezkoa zait. Aurrerantz begiratzea bilatzen dut beti, nire metodoa da. Abesti batzuek urte asko dituzte, eta funtzionatzen dutela eta abesteko gogoa dudala ikustea ona da”, adierazi du, azkenean, Ordorikak.

 


 
 
 
 » Inprimatu  » Aurkibidea

Lege oharra
© Copyright 2008 Muskizko Udala