hasiera
castellano english
informazioa
kontaktatu
web mapa
bilatzaile
Udala Udal-zerbitzuak Muskiz Kultura / Kirolak
Muskizko ezkutua Muskizko Udala
San Juan, 2
48550 Muskiz (Bizkaia)
Albisteak
Euskaltegia
Liburutegia
Forlan - Behargintza
Meatzari
Kale - Izendegia
Guia Udal gida
Loturak
Kontratatzailearen ezaugarriak

 Azken albisteak
  Hasiera :: Muskiz :: Historia
 HISTORIA 2/4 

San Julian baselizaSan Julian baseliza

 

Muñatoizko gaztelua Muñatoizko gaztelua

 

 

IX, mendera arte izugarrizko hutsunea dago agirien atalean. Alfontso III.aren kronikan (880 urtean) haren aurrekoa zen Alfontso I.ak Karrantza eta garape jendeztatu zituela esaten da. Muskizi buruz zuzenean izan ez arren, Somorrostro Ibarrari buruzko lehen agiri idatzia 1066.ekoa da. Dirudienez erromatarren kulturaren eraginak ez zituen bertako leinuen ohiturak eta usadioak aldatu, eta Muskiztarrek beraien jabetza mugagaitzetako nekazaritzaren eta abeltzantzaren baliabideak ustiatzen jarraitu zuten.

IX-XIV. mendeetan zehar aldaketa izugarriak gertatu ziren: kristautasuna hedatu zen; dorretxeak boterearen gune bilakatzen dira, elizaren kalterako; ekonomiaren bideak zabaldu egiten dira (burdina eta merkataritza); herrilurrak norbanakoen eskuetara pasatzen hasten dira; leinuetan oinarritzen zen gizarteak porrot egiten du; gizartea desorekatu egiten da eta entitate berriak sortzen dira: hiribildua, auzoa, baserria.

Kristautasunaren hedapenarekin bat gizartearen eta ekonomiaren elementu berria izango dena agertzen da; eliza. Elizen eraikitze fenomeno hau XI. mendetik aurrera nagusitu zen, eskualdekoen artean zaharrena Pobeñako Andra Mariarena eta Kardeo-ko Cerrada de Ranesgoa dira. Hasierako elizak oso sinpleak eta txikiak ziren, inguruan komunitateko jendea lurperatzeko saila bat zegoen. Lurperatze erritu hauek kristauak izan arren, hilen babesa eta kultua bereizki zaintzen zuten kristautasunaren aurreko errituak bizirik zirauten. Baina eliza ekonomia gunea ere bazen, hamarrenen bidez nekazaritza eta abeltzantzaren iharduketetan ustiaturiko gaindikin eskasak eskuratzen zituelako. Eliza hauek norbanakoen jabetzapekoak ziren eta beste edozeinoinondasun bat legez bazegoen erosteko edota dohaintza egiteko aukera. Eliza baten jabe zenak gainontzako auzotarrek ez zuten eskubideak izaten zituen. Larreak, fruitondoak eta kaia zituen Pobeñako Andra mariarena Elo Bellacoz anderearena zen (azkenean eman dugun datu horrek nolabaiteko itsasoari loturiko iharduera adierazten du), XIII. gizaldian, Bizkaiko Jauna zen Diego Lopez de Haro "Onak", Sancho Ortiz Marroquin de Montehermoso jaunari Somorrostro ibarreko zebait eliza eman zizkion. Navas de Tolosa-n egin zizkion mesedeen truke.

XIV. mendean krisi ekonomiko aroa hasi zen: jauntxoak jasotzen zituzten diru sarrerak mantentzeko edozer egiteko gai ziren, eta "nork duen gehiago" delako gurpil zoroan sartu ziren, hau da, errenta gehiago, aberastazun gehiago, onura gehiago nork eduki. Behe Ertaroko Bizkaiari buruzko gertakizunen informazioa Lope Garcia de Salazar-i esker daukagu. "Bienandanzas y fortunas" liburuan leinuen arteko gatazkarik ezaugarritsuenen berri ematen digu. Salazartarrek, kronikalariaren familiak, Somorrostro bailara osoa kontrolatzen zuten euren Muñatoizko gaztelutik. Familia hau Muskizera 1256.ean heldu zen, Muñatoiz familiarekin bat egin zuenean; beste ahaide nagusi asko legez, familia hau lur eta gizakien jabe zen: errentak jaso eta zerga salbuespenak zituen, eta bere eraginpean zegoen inguruko biztanleen gaineko aginpidetza ezartzen zuen.

Ia beti baseliza, burdinola eta erroten inguruan kokatzen ziren lekurik estrategikoenetan (bideak, kaiak, ...) hamaika dorretxe eraiki ziren, datu hau garaiko egonkortasun ezaren adierazpen argia baino ez da. Dorretxeen kopuruaren ugaltze hau Salazartarrak Muñatoizera etortzenarekin bat hasi zen, familia indartsu honek, ahaideak udalherriko auzo guztietako dorretxeetan ezarriz, oinatxetik lurralde osoa kontrolatzen baitzuen: Pobeña, Montaño, Memerea, San Julian, Santelices eta La Rigada. Dorretxe hauek jaunek inguruko baliabideak ustiatu eta administratzeko guneak ziren. Garai hartako eraikuntzarik adierazgarrierena Muñatoizko gaztelua da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Lege oharra
© Copyright 2008 Muskizko Udala