hasiera
castellano english
informazioa
kontaktatu
web mapa
bilatzaile
Udala Udal-zerbitzuak Muskiz Kultura / Kirolak
Muskizko ezkutua Muskizko Udala
San Juan, 2
48550 Muskiz (Bizkaia)
Albisteak
Euskaltegia
Liburutegia
Forlan - Behargintza
Meatzari
Kale - Izendegia
Guia Udal gida
Loturak

 Azken albisteak
  Hasiera :: Kultura / kirolak :: Gaztegunea
 GAZTEGUNEA
  Gaztegune

Gaztegune - Programazioa
 

Gaztegune Meatzari Plazan dago eta 2005eko azaroan inauguratu zen. Gazteentzako baliabideen zentro integrala izateko sortu da. Gaztegunea ez da “txikigunea” eta bertako zerbitzuak eta jarduerak 12 urtetik gorako gazteei zuzenduta daude; hala ere, ez dago inolako eragozpenik une jakinetan gure zentroan gazteentzat ez ezik baita beste adin bateko taldeentzat ere jarduerak antolatzeko.

Gure lokaletan jarduerak, bidaiak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar antolatzen ditugu; hori guztia Muskizko gazteei zuzenduta.

Era berean, gure zentroan zerbitzu hauek ere dauzkagu:

- Gazteentzako Informazio Zentroa.
- Autokontsultarako ordenagailuak eta Interneterako sarbidea.
- Bilera-gelak.
- Tailer-gelak.
- Entseguetarako aretoak.
- Elkarteen txokoa.
- Jokoen gunea (ping-pong, billarra, play stationak, mahai-jokoak...).

Asteko egun guztietan irekita daukagu, ordutegi honetan:
Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Larunbatetan: 10:30etik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara.
Igandeetan: 15:30etik 20:00etara.

Gure jarduerez eta programez gehiago jakin nahi baduzu, gure blogean sar zaitez.
 
 
Gaztegune Muskiz 

GAZTEGUNE MUSKIZ
Helbidea: Meatzari Plaza, 2 - 48550 Muskiz
Tel.: 946 708 037
Faxa: 946 707 275
www.muskizkogaztegunea.blogspot.com
E-maila: gaztebulegoa@muskiz.com

 

Lege oharra
© Copyright 2008 Muskizko Udala