hasiera
castellano english
informazioa
kontaktatu
web mapa
bilatzaile
Udala Udal-zerbitzuak Muskiz Kultura / Kirolak
Muskizko ezkutua Muskizko Udala
San Juan, 2
48550 Muskiz (Bizkaia)
Albisteak
Euskaltegia
Liburutegia
Forlan - Behargintza
Meatzari
Kale - Izendegia
Guia Udal gida
Loturak

 Azken albisteak
  Hasiera :: Kultura / kirolak :: Kultur etxea
 KULTUR ETXEA
  Casa de Cultura

Kultur Etxea - programazioa
 

Mota guztietako erakundeek Kultur Etxeko aretoak erabiltzea gero eta gehiagotan eskatzen dutenez, areto hauen lagapena arautu behar izan da.

Eskatzaileak askotarikoak dira, hala nola, sindikatuak, alderdi politikoak, kirol klubak, elkarteak, partikularrak, enpresak eta enpresa-batzordeak, ikastetxeak, jabekideen komunitateak...

Honakoak dira gehien eskatzen dituzten aretoak: bilera-gela, beste gelak (ikasgelak, abesbatzaren gela eta arte plastikoen gela) eta Ekitaldi Aretoa. Dantza Aretoa kirol lokaletarako prezioak arautzen dituen ordenantzan araututa dago jada.


Tasak aplikatzeko irizpideak
Erakunde batek interes soziokulturaleko ekitaldi baterako eskatzen duenean, eta ekitaldia iragarrita badago eta jendea bertaratu ahal bada (argibideak emateko mintzaldiak, hitzaldiak, eztabaidak, film-emanaldiak), dohain lagako zaio. Hauteskunde garaian, alderdi politikoek monopolizatu ez dezaten, alderdi bakoitzari behin baino ez zaio aretoa lagako.

Gauza pribatuetarako erabiltzen denean (bilerak, biltzarrak, ikastaroak, lan-saioak, eta abar.) kobratuko den tasa ordu-kopuruaren, erabiliko den gelaren eta gela bakoitzeko zerbitzu gehigarrien (mikrofonoak, bideo-proiektagailua, gardenki edo diapositiben proiektagailua…) araberakoa izango da. Muskizko kirol eta kultur elkarteak tasa hau ordaintzetik salbuetsita daude eta Muskizko Udalak berak edo hark eskatuta beste erakunde batzuek aretoak erabiltzen dituztenean ere ez da tasarik ordaindu behar izango.


Prezioak
Ekitaldi Aretoa:  lehenengo ordua 30 euro, hurrengo orduak egun berean 10 euro.

Bilera-gela: lehenengo ordua 10 euro, hurrengo orduak eskabide berean 5 euro.

Dantza Aretoa 10etatik 15etara:  ordubete, 3,64 euro.

Dantza Aretoa 15etatik 21etara:  ordubete, 6,76 euro.


Eskabideak
Aretoak erabiltzeagatik tasak ordaindu behar direnean, eskabideak idatziz egin beharko dira, Kultur Etxeak berak emango duen inprimakian.

Aretoak Kultur Etxea irekita dagoen orduetan bakarrik erabili ahal izango dira.


Ordutegia

Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik - 21:30etara.
Larunbatetan eta igandeetan itxita.

Oporretan:
(Uda, Aste Santua eta gabonak):
9:00etatik - 15:00etara.

Erakusketa aretoaren ordutegia:
17:00etatik - 21:00etara.

 

» Ikastaroak 2006-2007



 
 

Helbidea: Cendeja, 29 - 48550 Muskiz
Tel.: 946 707 075
Faxa: 946 707 275
E-maila: kultura@muskiz.com

 

Lege oharra
© Copyright 2008 Muskizko Udala