hasiera
castellano english
informazioa
kontaktatu
web mapa
bilatzaile
Udala Udal-zerbitzuak Muskiz Kultura / Kirolak
Muskizko ezkutua Muskizko Udala
San Juan, 2
48550 Muskiz (Bizkaia)
Albisteak
Euskaltegia
Liburutegia
Forlan - Behargintza
Meatzari
Kale - Izendegia
Guia Udal gida
Loturak

 Azken albisteak
  Hasiera :: Udala :: Udal-organismoak :: Forlan - Behargintza
 FORLAN - BEHARGINTZA

Orientazio, prestakuntza eta enplegurako eta autoenplegurako udal zerbitzuen zentroa. Muskizko Udalarentzat, bertako Ongizate Sailaren bitartez, Enplegurako prestakuntza lehentasunezko programa da.

Horri jarraiki, 1989an Tokiko Erakunde Autonomo bat sortzea bultzatu zuen. Erakunde horrek FORLAN izena du (Formación para el Empleo-Lanerako Formazioa), eta lanean txertatzeko eta enpresa proiektuak dinamizatzeko prestakuntza programak dinamizatzea du helburu.

FORLAN zerbitzua eskualdeka emateko nahiarekin jaio zen. Horregatik, Muskizen egon arren, Abanto-Zierbena, Urtuella, Zierbena eta Ibaizabal ibai-ezkerraldeko herrietako gazteei eskaintzen dizkie prestakuntza eta enplegu programak.

Proiektu hori sendotzearekin batera, eskualdean bertan kooperazioaren, espezializazioaren, berrikuntzaren eta lehiaren arteko harreman positiboa lortu nahi da.

FORLAN eskualdeka aritzeko sortu zela argi geratu zen 2001. urtean, urte hartan “Behargintza Proiektua” jarri baitzuten martxan.
Proiektu horrek Enpleguari Laguntzeko Zentro bat egitea aurreikusi du; zentroak Forlan Behargintza Meatzaldea izena du. Muskizen egongo da, bertan baitago FORLAN, eta hori baita proiektu osoaren oinarria. Proiektuan Abanto-Zierbena, Urtuella eta Zierbenak ere hartzen dute parte.

FORLANen lau lan ildo jarraitzen dituzte:
• Lana bilatzeko laguntza
• Enpresa berriak sortzeko laguntza
• Enpresa txiki eta ertainentzako laguntza
• Negoziorako eta garapen ekonomikorako aukera berriak aztertzea eta garatzea


Forlan logoa FORLAN BEHARGINTZA MEATZALDEA
Helbidea: Santelices, B-1 - 48550 Muskiz
Tel.: 946 706 016
Faxa: 946 323 014
Helburu soziala: Toki garapenerako agentzia.
Konposaketa: O.A.L.
www.forlan-behargintza.com
E-maila: muskiz@forlan-behargintza.com
 

Lege oharra
© Copyright 2008 Muskizko Udala