|
 |
Muskizko Udala
San Juan, 2
48550 Muskiz (Bizkaia) |
|
|
| |
Hasiera :: Muskiz :: Ondarea :: Eliz arkitektura |
|
ELIZ ARKITEKTURA |
|
|
|
|
|
|
| |
San Julian parrokia |
|
San Julian parrokia
Muskizko zaharrena. Ertaroan eraiki zen eta XVI mendean berrenaiki. Barneluzego bakarrekoa da. Eraikinaren oinean bost altuerako dorre karratua dago -azkena, kanpaiduna- angelu zuzeneko lau pilare handitan oinarritua, bi barneluzegoari itsatsiak eta beste bi askeak. Pilareak puntuerdiko arkuez elkarloturik daude, ganga erztuna osatuz. Ataurrea dorrearen behealdeko arkuetatik sarrera duena, zorroztuxea eta txaranbeldua dago. Egun, barneak bi zuin ditu. Lehenean aldarea dago eta elizako irudirik gehienak, eta horietatik aipagarriena XVII, mendeko Pletatearen taila bat, horman jarria. Bigarren zuinean korua dago, zeinen azpian hiru zatitan banatzen baita espazioa. Eliza osoko gangak izaritxurakoak dira. Aurrekaldeko fatxadatik metro gutxitara, harrizko gailurgurutze ederra dago.
|
|
|
San Juan Bataiatzaile parrokia |
|
San Juan Bataiatzaile parrokia
Eraikuntza 1742an hasi zen Barbadun zubia zegoen tokitik hurbil 1682. eta 1685. urte bitartean eraikitako San Joan baseliza kokatzen zen leku berean. Haren oina gurutze latindar itxurakoa da. Gurutzadunazko barneluzego handia du, eta alboetan bi kapera. Isurialde biko teilatuak estaltzen du. Fatxada lehen gorputz garai batek osatzen du, lau ostiko artekideez hornitua, eta erdialdean sarrerako atea du; bigarren gorputz hormakonkaduena, San Joan Bataiatzailearen irudia; hirugarren gorputza ertzetako bi dorretxok osatzen dute, zein gurutze batek koroatzen duen frontoi ebaki batek elkarlotzen batitu. Barneluzegoaren bi aldetara, fatxadatik abiatu eta alboetako kaperetako hormetaraino iritsiz, arkupeak daude. Bi potada ditu: nagusia, hau da, fatxadakoa dotoreena da. Puntuerdiko arku handi batek eratzen du. Arku handi horren barruan dago sarbide nagusia, hau ere puntuerdikoa eta gainontzeko harriaz ez besteko kolorekoa, timpanoarena egiten duen gurutze latindarreko frontoi triangularrarekin. Frontoiaren erdialdean, harrizko erliebean, San Joan Bataiatzailearen burua. Beste atea, sarbide arruntekoa, iparraldeko fatxadako elizpean dago. Barnekaldea lau zuinek eta aldare nagusia dagoen angelu zuzenekoak, aro modernoko koloretako beirin-leihoak dira. Ebanjelio aldean San Sebastianen kapera dago, Villariasko Markesaren jabegopekoa. Gaur egun, gabarro zurizko marmore beltzezko monumentua dauka, eta Villariasko lehenengo Markesaren soin-irudia eta armarri bat biltzen dituen horma-konka. Epistola aldean beste kapera bat dago, Quadra-Salcedo familiaren jabegopekoa, alegia. Bi kaperok elizaren eraikuntzaldiko burdin landuzko hesi ederrez sarraturik daude, aipatu familia bien armarriez osatua.
|
|
|
Bariko San Nikolas parrokia |
|
Bariko San Nikolas Parrokia
Eliza 1750ean ezarri zen, Pedro de la Quadra jaunak eraikia. Angelu zuzeneko oina du, aurrekaldean fatxadan erdiratu eta lau isurialdeko estaldura txiki batek koroatutako dorre karratua duela. Dorrearen azpian ate nagusia dago atalburuduna. Elizpe edo alboko arkupea nahikoa txikia da. Harlangaitzekoa da, salbu eta angeluetakoeta besozuloetako harlandua, Alboetan zurkaitzak ditu. Barneluzego bakarrekoa da, angelu zuzeneko eliz-bularrez. Barnean hiru erretaula biltzen ditu: San Nikolasena, Karmengo Amarena eta San Joserena. Aipagarriena erdikoa da, hots, San Nikolasena, barrokoa eta ondo taiututakoa. Harekin batera Andra Mari txiki bat ere ikus daiteke, gotikorako trantsiziokoa. Sakristian, elizbularrari itsatsiak, altzariak dira gauzarik apaigarriena.
|
|
|
Soroskundeko Amaren baseliza |
|
Soroskundeko Amaren baseliza
Pobeñako portuak egiten duen penintsula batean kokaturik dago, oso toki bitxian. Angelu zuzeneko oina du, eta kanpanorma erdiratua; haren ekialdeko fatzadak arkupe txiki bat dauka. Harlangaitz kolatutakoa da, atezango eta ataburuko harlanduzko lan batzuk izan ezik. Estaldura bi isurialdekoa da. Barnekaldean hiru aldare txiki ditu: bata, Ama Birjinarena, eta alboetakoak, San Nikolas eta San Bartolomerenak. Halaber, bi kuadro ditu: bata, Ama Birjina Jesus umearekin eta bestea, baseliza eraikitzeko zioa eta haren gutxi gorabeherako daia (1768) azaltzen dituen legendaduena. Legenda honek Pedro de Llano jaunak altxa zuela adierazten du, zeren hark promesa hori egin baitzion Soroskundeko Amari, La Habanako portura sartzera zihoazela hark eta bere lagunek jasan zuten ekaitzetik onik ateraz gero.
|
|
|
Jasokundeko Amaren Baseliza |
|
Jasokundeko Amaren baseliza
La Rigada Auzoan kokaturik dago. Lan kantoiko oina du, barnetuzego bakarrekoa eta eliz-bular poligonala. Fatxadan kanpanorma ere badu. sarbidea aipatu fatxada horretatik du, arkupe batek estalia, zein alde bietara harrotzen baita. Alboetako fatxadetan altuera txikiagoko eraikin bana du itsatsia.
San Jose baseliza
Kobaron auzoan dago. Nabe bakar bat du eta bi isurialdeko teilatuak estaltzen du. Dekorazio elementu bakarra du: bi horma-bular aurrealdeko angeluetan.
|
|
|