|
 |
Muskizko Udala
San Juan, 2
48550 Muskiz (Bizkaia) |
|
|
| |
Hasiera :: Kultura / Kirolak :: Kirol elkarteak :: Barbadun Pilotazaleen Eskola |
|
BARBADUN PILOTAZALEEN ESKOLA |
|
|
|
|
|
|
| |



|
|
Historia
Barbadun Pilotazaleen eskola 1967an sortu zen, Muskizen pilota bultzatzeko helburuarekin. Helburuak berehala bete zituzten, eta Enkarterriko pilota-eskola nagusietako bat bilakatu zen.
Eskolak txapelketa asko lortu izan ditu azken urteotan. Horien artean nagusietako bat 1998ko Bizkaiko txapelketa izan zen, titulu asko lortu baitzituzten kimuen eta benjaminen kategorietan.
Eskolak kirola bultzatzea ere izan du helburu, eta, horretarako, profesionalen txapelketak antolatu izan ditu (Lehen mailako Profesionalen Txapelketa Ofiziala). Horrela, kirola sustatzea lortu du, bai herrian bertan, baita herritik kanpora ere, hedabideek sortutako ikusminari esker; ETBk, Tele5k eta TVEk eman izan dituzte partiduak telebistan.
Gaurkotasuna
Eskola Juan Antonio Rojok zuzentzen du, eta honako hauek daude Batzordean:
• Francisco Miguel Barrio. Presidenteordea
• Juan Carlos Torres. Idazkaria
• Antonio Miguel. Diruzaina
Gaur egun 300 bazkide ditu, eta Donibane Frontoian du egoitza.
|
|
|