| |
Historia
Unión Deportiva Muñatones 1967. urtean hasi zen lanean, herrian atletismoa praktikatzeko sortu zen interesari erantzunez. Kirol honek zituen zale kopurua handitzen ari zenez, taldeko arduradunek talde moduan osatu zuten, notario aurrean, 1982. urtean.Berehala hasi zen emaitzak ematen, Estatuko txapelketa garrantzitsuetan parte hartzen hasi baitziren. Horietako batzuk dira Bizkaiko Txapelketa, Euskadikoa, Estatukoak eta Europakoak.
Gaurkotasuna
Gaur egun honako hauek daude Unión Deportiva Muñatoneseko zuzendaritza taldean:
• Tomás Arranz. Presidentea
• Regina Boza. Presidenteordea
• Encarni Lechuga. Idazkaria
• Goyo Soto. Diruzaina
• Luci Moran. Batzordekidea
• Carmen Becares. Batzordekidea
• Patxi Pajares. Batzordekidea
Unión Deportiva Muñatonesek 500 bazkide ditu gaur egun, eta Muskizko kiroldegian du egoitza.
Taldeak 20 atleta baino gehiago ditu gaur egun, eta kirolari horien esfortzuari esker taldea Bizkaiko atletismo taldeen artean erreferente moduan sendotzen ari da.
Palmaresa
Taldearen palmaresa oso zabala da, klubak probintzian, Erkidegoan eta Estatuan ere garrantzi handia baitu.Palmares hori gure lurraldean lortutako garaipen handiekin, esate baterako, Euskadiko eta Bizkaiko txapelketetan (diren kategoria gehien-gehienetan), eta Espainian eta Europan egindako saiakerekin osatu da.
Taldean, honako kirolariak goiko mailetara iritsi izan dira: Alfredo Villegas, Tomás Arranz, Jesús Mari Rómon, Tomás Bartolomé, Eduardo Hernando, Javier Urriza, Jorge Hernando, Javier Sainz, J. Ramón Higuera, J. Ramón Ferreiro eta Luis Álvarez.
Taldearen palmaresa
• Bizkaiko kros txapeldunak benjamin, kimu, haur, kadete, gazte eta beterano kategorietan.
• Euskadiko kros txapelketa asko: benjamin, alevin, haur, gazte eta beterano kategorietan.
• Euskadiko eta Bizkaiko txapeldunak pista estalian eta irekian 60, 300, 600, 1.000, 5.000 eta 1.500 metrotan.
• Estatuko eta Europako txapelketetan parte hartu dute.
|
|
|
|