|
 |
Muskizko Udala
San Juan, 2
48550 Muskiz (Bizkaia) |
|
|
| |
Hasiera :: Kultura / Kirolak :: Kirol elkarteak :: Ivan López Moto Club |
|
IVAN LOPEZ MOTO CLUB |
|
|
|
|
|
|
| |


 |
|
Historia
Moto Club Ivan López Muskiz taldea 2001eko urtarrilaren 5ean sortu zen. Udalerriko auzokide batzuena, “enduro” zaleena, izan zen ekimena; 1999ko maiatzaren 9an, enduro delako modalitatean istripuan hildako Ivan Lópezen omenez batu ziren, haren ahalegina eta kemena aintzat hartuta, kirol hau muskiztarren artean zabaltzeko.
Horrela, taldea sortu zutenetik, honako ekitaldiak egin izan dituzte:
- Muskizko Ivan López I. Memoriala.
- Muskizko Ivan López II. Memoriala.
- Trial erakustaldia.
- Muskizko Ivan López III. Memoriala.
- Muskizko Ivan López IV. Memoriala.
Gaurkotasuna
M.C Iván López taldeak Jose Manuel Barberan du presidente gaur egun. Barberanek laugarren denboraldia eman du aurten kargu horretan. Taldean, zuzendaritza arloan, honako hauek daude:
• Jose Ignacio de Miguel. Presidenteordea eta idazkaria
• Jon Ruiz. Diruzaina
• Carlos Ranero. Batzordekidea
• Ana Sainz. Batzordekidea
Kluba 75 bazkidek osatzen dute, taldearen lanean lagunduz, eta El Crucero kalea 16, 2. ezkerrean dute egoitza.
Taldea estatu mailako motoziklismoaren erreferenteetako bat da, bertako motoziklisten garrantziari eta antolatzen dituzten torneoen garrantziari esker; torneo horietako bat Ivan López Memoriala da.
|
|
|