Historia
Mendiz Mendi taldea Santurtzin sortu zuten 1991n, Ciclos Santurtziren gerizpean, mendiko txirrindularitza (Mountain Bike) bultzatzeko. Ciclos Santurtziko jabea Norberto Bilbao zen, eta orain taldearen presidentea da.
Kirol horretan egin zituzten lehendabiziko gauzak taldeak berak antolatutako lehiaketak eta asteburuetako txangoak izan ziren.
Hasieran honako txapelketak egiten hasi ziren:
1992-93-94 urteetan hiru jaitsiera eta 1997an Euskadiko Txapelketa egin zituzten.
1994an, denda itxi zenean, Muskizko Udalak areto batzuk utzi zizkien, proba gehienak herrian bertan egiten baitziren. Horrek aukera eman zuen Muskizen kirol hori bultzatzeko.
Federazioak animaturik eta Muskizko inguru geografikoak dituen baldintza bikainak eta pistak zirela-eta, taldea txapelketa garrantzitsuagoak antolatzen hasi zen, esate baterako:
Muskizko Udalaren Saria eta Euskadi eta Nafarroako Kopa.
Bederatzi herri-martxa antolatzen dituzte, hiru zirkuiturekin, eta horietan ehun lagunek baino gehiagok hartzen dute parte.
Aurten zailtasun ezberdinetako hiru zirkuiturekin egin dute proba:
• Urdina, Txikia, haurrentzat; 12 km inguruko luzera du
• Berdea, Ertaina; 18 km baino gutxiagoko luzera du
• Handia; erresistentzia landu nahi dutenentzat, 28 km baino gehiagoko luzerarekin.
Klubak hainbat probatan parte hartu izan du, eta lorpen handiak izan dira tartean, besteak beste:
- Euskadi eta Nafarroako Kopa
- Bizkaiko Txapelketak
- Euskadiko Txapelketak
- Bizkaiko Challengea
- “Alpina Medinesa” maratoia
Gaurkotasuna
Mendiz Mendi taldeak gaur egun 92 bazkide ditu eta Norberto Bilbao du presidente; harekin batera, honako hauek daude Zuzendaritza Batzordean:
Iñaki Fuentes. Presidenteordea
Javier Morcillo. Idazkaria
Abel Garza. Diruzaina
Pedro Mª Alonso. Batzordekidea.
Amador Gomez. Batzordekidea.
Jose Adolfo Fika. Batzordekidea.
Txentxo Miron. Batzordekidea.
Taldearen egoitza soziala Las Llosas Auzoko 7.ean dago.
|