Historia
Mello mendi taldea 1988an hasi zen Grupo Excursionista Muskiz izenarekin. Aldi horrek bi urtez iraun zuen, eta Cantarranas eskola publikoan zegoen egoitza.
Hurrengo etapan taldeak elkarte moduan sendotzeko lana egin zuen. Izan ere, Muskizen mendizaletasuna handitzen ari zen, eta, horri esker, Club de Montaña Mello Mendi Taldea eratu zuten.
Taldearen egoitza lekuz aldatu zuten, eta kirolaren etxea zen horretako gela batean aritzen ziren, Antonio Trueba etorbideko 8an.
Etapa hori 90eko hamarkadaren lehenengo urteetan hasi zen; taldea eskubide osoz sartu zen Euskal Mendizale Federazioan eta Espainiako Mendi Kirolen eta Eskalada Federazioan.
Taldearen ibilbide luzean honako tontorrak aipa ditzakegu garrantzitsuenen artean:
Honakoetara igo izan dira: Aconcagua, Chimborazo, Cotopaxi eta Illinizas (Hego Amerikaren erdian); Mont Blanc, Domm, Castor, Pollux eta Ecrinx (Alpeak).
Aneto, Monte Perdido eta Vignemale (Pirinioak); Toubkal (Afrika); eta beste hainbat trekking, munduko mendigune adierazgarrienetan.
Gaurkotasuna
Iosu Alonso izan da Mello Mendi Taldeko zuzendari azken lau denboraldietan; harekin batera honako hauek daude Zuzendaritza Batzordean:
• Javier Tapia. Presidenteordea
• Jesús M. Romon. Idazkaria
• Sergui Menéndez. Diruzaina
• Francisco Allende. Batzordekidea
• Julián De Miguel. Batzordekidea
• Luismi Sancho. Batzordekidea
• Alfredo Santamaria. Batzordekidea
Taldeak 200 bazkide baino gehiago ditu eta Kultur Etxeko hirugarren solairuan dute egoitza soziala.
|