hasiera
castellano english
informazioa
kontaktatu
web mapa
bilatzaile
Udala Udal-zerbitzuak Muskiz Kultura / Kirolak
Muskizko ezkutua Muskizko Udala
San Juan, 2
48550 Muskiz (Bizkaia)
Albisteak
Euskaltegia
Liburutegia
Forlan - Behargintza
Meatzari
Kale - Izendegia
Guia Udal gida
Loturak
Kontratatzailearen ezaugarriak

 Azken albisteak
  Hasiera :: Kultura / Kirolak :: Kirol elkarteak :: Karate-Full Contact
  KARATE - FULL CONTACT
 



  Historia

Karate Full-contact Muskiz 1994an sortu zen Muskizko biztanleak borroka-arteak praktikatzera bultzatzeko helburuarekin.

Berehala garaipenak lortzen hasi eta titulu asko irabazi zituzten, horien artean Bizkaiko Txapelduna, Euskadiko Txapelduna eta Espainiako Txapelduna.

Karate Full-contact Muskiz taldeak herriari segurtasun handiagoa sentitzeko laguntza eman dio. Izan ere, kirol hori egiteari esker herriko biztanleen ehuneko handi batek defentsa pertsonala erabiltzeko nahikoa gaitasun dauka.


Gaurkotasuna

Karate Full-contact Muskiz taldeak gaur egun 25 karateka eta 18 full-contact ditu, eta kirolari horiek taldeko bazkideak dira.

Taldeko arduradun nagusia Mª Carmen Pérez da eta lau urte daramatza kargu hori betetzen. Harekin batera honako hauek daude Zuzendaritza Batzordean: Emilio Gómez (presidenteordea), Chari Gutiérrez (idazkaria), Mª Jesús Ujidos (diruzaina) eta José Velilla (batzordekidea).

Gaur egun Luis Mariano Rojo da taldeko entrenatzailea.


Palmaresa

Lanean eman dituen hamar urte hauetan taldeak titulu asko sartu ditu bere armairuetan, horien artean honakoak:

Luis Mariano Rojo (Entrenatzailea):
• Kick Boxingeko 4. mailako gerriko beltza.
• Karateko 3. Dan.
• Karate eta full-contacteko nazioarteko epailea.
• Full-contacteko pisu astuneko Iberiar Penintsulako txapelduna 1980. urtean.
• Karate profesionaleko Espainiako txapelduna 1983. urtean.
• Bitan Espainiako hirugarren “ligth contactean”, 1982 eta 1983. urteetan.
• Bi aldiz karateko Bizkaiko txapelduna
• Hainbat aldiz aritua nazioarte mailan.

Mikel Medina
• Hainbat aldiz aritua nazioarte mailan.
• Euskadiko txapelduna “light contacteko” pisu arinean.
• Hirutan Euskadiko txapelduna karate V.C.

Unai Docasal
• Bitan Euskadiko txapelduna “light contactean”.
• Euskadiko txapelduna karate M. gazteen kategorian.

Eneko Hurtado
• Euskadiko txapelduna karate M. gazteen kategorian.

Xavier Garcia
• Euskadiko karate M. txapelduna haurren B kategorian.
• Euskadiko karate M. ligako txapeldunordea gazteen kategorian.

Garazi Arranz
• Euskadiko karate M. txapelduna haur kategorian.

Gustavo Aguirre
• Zilarrezko domina Espainiako “light contacteko” txapelketan, piru erdiastun kategorian.

Sergio Tueros
• Euskadiko karate VC gazte mailako txapelduna.

Jonathan Garcia
• Euskadiko karate CV gazte mailako txapelduna.

Markel Parrón
• Euskadiko karate M. ligako txapeldunordea gazteen kategorian, pisu astunean.

Xandra Gomez
• Euskadiko karate M. ligako txapeldunordea gazteen kategorian.

Oihane Rojo
• Euskadiko karate M. ligan bi aldiz txapelduna eta hiru aldiz txapeldunordea izan zen haurren taldeko arduraduna eta kidea.

Sergio Saez
• Euskadiko ligako “light contacteko” txapeldunordea pisu arinean.

Karateko Lehiaketako haurren taldea
• Bi aldiz txapeldunordea eta bi aldiz hirugarrena Euskadiko karate M ligako haur kategorian, borrokaldian.



» Itzuli


 

Lege oharra
© Copyright 2008 Muskizko Udala