hasiera
castellano english
informazioa
kontaktatu
web mapa
bilatzaile
Udala Udal-zerbitzuak Muskiz Kultura / Kirolak
Muskizko ezkutua Muskizko Udala
San Juan, 2
48550 Muskiz (Bizkaia)
Albisteak
Euskaltegia
Liburutegia
Forlan - Behargintza
Meatzari
Kale - Izendegia
Guia Udal gida
Loturak
Kontratatzailearen ezaugarriak

 Azken albisteak
  Hasiera :: Kultura / Kirolak :: Kirol elkarteak :: Muskizko Itxas-lur
 MUSKIZKO ITXAS-LUR
 



  Historia

Itxas-Lur Piraguismo taldea 1999. urtean sortu zen Muskizen. Herriak duen geografia bikaina da kirol hau egiteko, eta kirol honek interes handia sortu zuen Muskizko eta ondoko herrietako zenbait kirolariren artean; horrela sortu zuten taldea.
Ordura arte bakoitza bere kabuz aritzen zen, baina hori aldatu egin zen taldea sortu zutenean. Kirolari guztiak elkartu ziren eta elkarrekin hasi ziren piraguismoa egiten; horrek zale gehiago ekarri zituen, eta, azkenean, taldea osatu zuten, nazioarteko zenbait lizentziarekin.

Taldean badira mundu osoan zehar espedizioak egin izan dituzten kirolariak. Ibaiak jaitsi eta olatuetan surfeatu dute hainbat herritan, bestek beste, Italian, Austrian, Norvegian, Txilen, Ekuadorren, Marokon, etab.

Hasiera-hasieratik taldean piraguismoa, kayak-surf delakoa eta rodeoa izan ziren nagusi. Eta, egin zuten lan handi horri esker, besteak beste, munduko kayak-surf txapelketan, Kantauri itsasoko txapelketan eta Ur-amilen Muturreko Jaitsieran parte hartu hartzeko aukera izan dute.

1999. urtean La Arena hondartzako Kayak-surf txapelketa antolatu zuten. Lehiaketa hori Kantauri itsasoko Txapelketaren baitan dago, eta azken txapelketa horretan hainbat proba izaten dira, honako herrietan: Llanes (Asturias), Berria (Kantabria), Muskiz (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa).


Gaurkotasuna

Taldea Joseba Arrillagak zuzentzen du gaur egun, eta honako hauek daude Zuzendaritza Batzordean:

-Juan Mª Yurrebaso. Presidenteordea
-Alex Del Río. Diruzaina
-Kepa Yurrebaso. Idazkaria
-Roberto Villan, Kimetz Garate, Oskar Martínez eta Jon Moja. Batzordekideak

Taldeak gaur egun Muskizko Txapelketa antolatzen du. Horretan, bertako eta Estatuko kirolaririk onenak aritzen dira, guztira 70 parte-hartzaile baino gehiago, horien artean arraunlari katalanak, madrildarrak, galiziarrak, zamorarrak, valentziarrak, eta baita italiarrak eta galestarrak ere.

Gaur egun proba guztietan arraunlari gehien elkartzen dituen txapelketetako bat da.

» Itzuli


 

Lege oharra
© Copyright 2008 Muskizko Udala