| |


|
|
Historia
Azkartzieta gurasoen elkartea 1996/97 ikasturtean jarri zuten martxan, kirola bultzatzeko talde bat (ikastetxeko gurasoen elkarteak osatutakoa) sortzeko beharra betetzeko.
Ikastetxeak kirolarien taldeak hornitzeko zituen zailtasunak zirela eta, 2002/03 denboraldian herri osoan eskola kirola bateratzea erabaki zuten. Horrela, hasiera batean Muskizko eskubaloi elkartea osatu zuten. Horren bidez, hornikuntzaren arazo hori konpondu nahi zuten, eskubaloia bultzatzearekin batera. Eta bide batez, herriko ikastetxe guztietako ikasleei kirol hori egiteko aukera eman zieten (aurretik ez zuten horretarako aukerarik, kirolari gutxi elkartzen baitziren).
Ikasturte horretan haur-mailako nesken Eskubaloi taldea sortu zen, eta talde horretan zeuden IES Muskiz BHI, Marcelo Gangoiti eta Asti Leku ikastolako ikasleak, IES Muskiz BHIk kudeatuta.
2002/03 eta 2003/04 ikasturteetan herriko ikastetxeetako gurasoen elkarteetako kideek, Muskiz Eskubaloi taldeko kideek eta udal ordezkariek bilerak egin zituzten, Muskizen eskubaloiaren planteamendu berria aurrera eramateko.
2003/04 ikastean haur-mailako nesken bi talde sortu zituzten, eskubaloian aritzeko:
• Muskiz Eskubaloia A (1990. urtean jaiotako ikasleak) IES Muskiz, Marcelo Gangoiti eta Asti-Lekuko ikasleekin, IES Muskiz BHIk kudeatuta.
• Muskiz Eskubaloia B (1991. urtean jaiotako ikasleak) IES Muskiz eta Marcelo Gangoitiko ikasleekin, azken horiek kudeatuta.
Gaurkotasuna
IES Muskiz-ek gaur egun 120 familia hartzen ditu. Bertan, Arantza Landeta da kirolaren ordezkari, bigarren urtez, eta honako hauek daude Zuzendaritza Batzordean: Mª Jose Camino (presidenteordea); Martina Sánchez (idazkaria); Iraida Piñeiro eta Inmaculada Rubio (diruzainak), eta Marian Piñeiro, Mª Leo Calleja, Belen Otxoa, Pilar Sanguesa eta Josep Cortada (batzordekideak).
Egoitza ikastetxean bertan dute.
Palmaresa
Ikastetxeak urte asko ez dituen arren, ibilbide bikaina du kirol taldeak antolatzen. Eskola mailako kirol garaipen handiak lortu izan ditu, eta eskualde mailan nesken eskubaloian erreferente bilakatu da. Lortu duten titulurik adierazgarriena 2004ko Bizkaiko Txapelketa izan da. Horrek Euskadiko Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko aukera eman zien. Azken txapelketa horretan ere txapeldun izan ziren, finalean Gipuzkoako ikastetxe baten aurka irabazi ondoren. Erakunde horrek jokalariak eraman ditu Bizkaiko eskubaloi selekziora (4 jokalari) eta Euskadiko eskubaloi selekziora (2 jokalari).
|
|