| |


 |
|
Historia
P. Cantarrana ikastetxe publikoa kirol historia handienetakoa duen ikastetxea da Enkarterrin. Eskola kirolak garrantzi berezia du 1974. urtetik; zenbait talderekin eta hainbat diziplinatan parte hartu zuen eskola kirolaren lehendabiziko saioetan.
Ordutik aurrera, ikastetxeak hainbat txapelketatan parte hartu zuen gure herrian (San Juan Txapelketa, Eskubaloiaren Eguna, Muskiz Eskolarteko Txapelketa, Muskizko Udala Haur Kategoriako Futbito Txapelketa), gure probintzian (Urtuella Eskubaloi Txapelketa, Meatze Aldeko Futbito Txapelketa, Portugaleteko “Multideportivo Primavera”) eta gure eskualdetik kanpora (Astillero Eskubaloi 24 orduak, “Primer Torneo de Semana Santa de Peña” Santanderren eta Castro Elkarteko Aste Santuko Lehendabiziko Txapelketa).
Beste txapelketa batzuetan ere parte hartu izan du, baita arrakasta handia lortu ere:
• Fútbol A.P.A.
• El Cerro
• E.S. Otxartaga
• Urtuellako aste kulturala
Bereziki aipatu behar da Muskizen hainbat krosetan parte hartu dutela.
Gaurkotasuna
Gaur egun, Zuzendaritza Batzordean honako hauek daude:
• Lourdes Escudero. Arduraduna • Carmen Becares. Presidentea
• Isabel Ramos. Idazkaria
• Lourdes Escudero eta Alicia Rojo. Diruzainak
• Amaia Arteche, Remedios Cantarero, Mª Mar Hernández, Milagros Udaeta eta Teresa Etxebarría. Batzordekideak
Cantarrana Ikastetxe Publikoak 230 bazkide ditu eta ikastetxean bertan du egoitza.
Eskola kirolean herriko beste eskolatako ikasleak ere aritzen dira gaur egun, eta herrian kirola gero eta zabalduago dago horrela.
|
|