| |



|
|
Historia
Muskizko Eskubaloi Kluba 1967. urtean sortu zuten herriko gazteen artean, eskubaloia bultzatzeko helburuarekin.
Kluba Unión Deportiva Muñatones izenarekin sortu zen, eta Cantarraba eskola publikoaren instalazioak erabili behar izan zituzten, ez baitzegoen besterik. Zelaia inauguratu eta lehendabiziko partidua jokatu zuten 1968ko ekainaren 29an; La Salle eta Unión Deportiva Muñatones taldeak lehiatu ziren orduan.
Unión Deportiva Muñatones taldeak eskubaloia, kirol minoritarioa, praktikatzeko aukera eman zion herriari, eta honen eskutik beste kirol batzuk etorri ziren gero: saskibaloia, atletismoa, tenisa, etab.
Urte askoan kirol guztiak elkartuta egon ziren, baina gerora egokiago ikusi zuten sail bakoitzak bere kluba sor zezala, hobeto funtzionatu ahal izateko.
Lehenengo Presidentea Juan José Campos jauna izan zen; hamar urtez taldeko presidente izan zen, eta harekin batera José Antonio de la Peña izan zen zuzendaritzako kide. Azken hori Presidente karguan ere izan zen geroago.
Gaurkotasuna
Muskizko Eskubaloi Klubeko gaur egungo Zuzendaritza Batzordea honakoa da:
• Jose Antonio De la Peña. Presidente azkeneko 18 denboraldietan
• Borja Martínez. Presidenteordea
• Francisco Intxaurrondo. Idazkaria
• José Antonio Jiménez. Diruzaina
• Eduardo Ayesta. Batzordekidea
• Julián Mª García. Batzordekidea
Gaur egun kluba 160 bazkidek osatzen dute, eta laguntzearren bakarrik egiten dute lan taldearen alde.
Taldea euskal eskubaloian finkatzen ari da, bai ibilbide bikaina osatu duelako, baita txapelketa garrantzitsuak antolatzen dituelako ere; herriko biztanleei mundu mailako eskubaloiko izar asko zuzenean ikusteko aukera ematen die (udako hilabeteetan egiten den Eskubaloi Txapelketa).
|
|