| |


 |
|
Historia
Muskiz Areto Futbola taldea Gerardo Argul jaunaren, taldeko lehendabiziko presidente izandakoaren eskutik jaio zen. Argulek, herrian ziren futbolari onak ikusita, areto futboleko talde bat osatzea erabaki zuen. Horrela, 1994/95 denboraldian, Muskiz Areto Futbola taldeak lehiaketa ofizial batean parte hartu zuen lehendabiziko aldiz.
Gerardo Argul jauna presidente karguan zenean lortu zituen taldeak kirol garaipenik handienak (2 aldiz mailaz igo ziren hiru denboralditan, Jontxu Alonso entrenatzaile zutenean).
Eduardo Briones, Víctor Manuel Bonatxea, Hule, Santin, Posado eta beste hainbat gizon oinarrizko jokalariak izan dira taldearen historian; taldean, gainera, herriko jokalariak dira gehienak.
Aurrerago, José Antonio Ríos presidente zenean, kalitate handiko jokalariak fitxatu zituzten, horien artean izan ziren Txemi Rincón eta Toño, biak herritik kanpokoak.
Eduardo Briones presidente zenean, taldeak bere historiako fitxaketarik handienetakoa egin zuen: Jerónimo Ugarte, Ohorezko Mailako entrenatzailea eta Espainia mailan areto futbolean den pertsonarik garrantzitsuenetakoa.
Gaurkotasuna
Gaur egun, taldeak, Mikel Delgado entrenatzailearekin, 1. maila nazional B-ra itzultzea lortu du, horrenbeste denbora zain egon ondoren, zuzendaritzaren, jokalarien eta laguntzaileen ahaleginari esker.
Bien bitartean, bigarren taldea talde nagusiari jokalariak emateko prestatzen ari da, eta benjaminak ikasten eta prestatzen ari dira etorkizunean ere bertan aritzeko.
Taldeko presidentea Eduardo Briones da gaur egun, eta hirugarren denboraldia du. Harekin batera honako hauek daude Zuzendaritza Batzordean:
• Iñaki de La Cotera. Presidenteordea
• Felix Rangil. Idazkaria
• Ana Fernández. Diruzaina
• Natalia Delgado, Víctor Manuel Bonatxea eta Aitor Biota. Batzorkideak
Taldeak 400 bazkide ditu gaur egun, eta Muskizko Kiroldegian bertan du egoitza.
|
|