|
 |
Muskizko Udala
San Juan, 2
48550 Muskiz (Bizkaia) |
|
|
| |
Hasiera :: Udala :: Albisteak :: Gaurkotasuna |
|
GAURKOTASUNA |
|
|
|
|
|
|
| |
Berbalagun egitasmoa aurkezpena
Duela lau urte, Muskizen euskararen erabilera sustatzeko OSTABE egitasmoa jarri zen martxan. Jada bi urte egitasmoa eten zela, baina aurten eta egitasmo horri jarraipena emanez, BERBALAGUN jarriko dugu martxan. Egitasmo honen helburuak, besteak beste, Muskizko euskaldunok ezagutzea eta hitz egiteko aukera gehiago sortzea dira. Horretarako abian jarriko ditugu BERBATALDEAK, eta bertan ahalik eta jende gehien inplikatu nahi dugu. Horrez gain ere, ekitaldiak, ikuskizunak, txangoak…antolatu eta horren berri emango dizuegu, euskaraz edonon goza ahal izateko.
|
|
|
Ganbera Musika Denboraldia
Ganbera musika Muskizera hurbilduko BOSen (Bilbao Orkestra Sinfonikoa) Metal Boskotearen eskutik, izan ere, Orkestrak errepertorio oparo eta anitza eskainiko du. Ekitaldia apirilaren 5ean (larunbata) izango da. 20:00etan hasiko da eta sarrerak 3 euroko prezioa izango du. Sarrerak Meatzari Aretoko txartel-leihatilan eta BBKren kutxazainetan eskuratu daitezke.
|
|
|
|
2008ko Antzerki Denboraldi arrakastatsua
Meatzari Aretoak publikoaren aldetik arrakasta handia lortuz itxi du 2008ko Antzerki Denboraldia; izan ere, mila ikusle baino gehiago izan ditu denboraldiak irauten duen hilabetean. “El Florido Pensil”, “Calisto”, “La Familia del Chivo Froilán” eta “Desnudas” izan dira antzeztutako lanen izenburuak. Antzezpenen kalitate eszenikoa dela-eta, Antzerki Denboraldia hazi egin da aurreko edizioarekin alderatuta.
|
|
|
Antzerki Denboraldiko azken antzezpena
Aurtengo Antzerki Denboraldiari amaiera emateko, martxoaren 15ean (larunbata) Manero Teatro konpainiaren “Desnudas” lana taularatuko da, David Lorentek zuzendu eta interpretatuta. Ekitaldia Meatzari Aretoan izango da. 20:00etan hasiko da eta sarrerak 15 euroko prezioa izango du. Sarrerak Meatzari Aretoko txartel-leihatilan eta BBKren kutxazainetan eskuratu daitezke.
|
|
|
|