Lan poltsen kudeaketa

Lan poltsak kudeatzeko irizpideak Muskizko Udalan aldi baterako postuak betetzeko

Lan Poltsak bitarteko funtzionario izendatzeko lanpostu deialdietatik sortutako pertsonen zerrenda osatzen dute, beti ere lanpostu horiek Eskala, Azpieskala, Mota eta Kategoria berekoak direnean eta bere osaketa dagozkien oinarrietan aurreikusi denean.

Lan Poltsak indarrean egongo dira sortutakoan erabakiko den arte, horrela adostekotan. Epea adostu ezean, indarraldia mota bereko postua betetzeko hautaketa-prozedura osatzen denean amaituko da.

Poltsaren partaideen arteko lehentasun ordena hautaketa-prozeduran lortutako puntuazioaren arabera izango da eta puntuazio handienetik txikienera ordenaturik egongo da.

Horrela:

  1. Deituko zaie ariketa guztiak gainditu ostean puntuazio altuena lortu zuten pertsonei, prozedurako fase guztiak kontuan hartuta. Jarraian, derrigorrezko azken ariketa gainditu ez zutenei, baina honen puntuazioa kontuan hartuta, eta horrela, hurrenez hurren, lehen ariketa gainditu zutenei arte.
  2. Baldintza bereziak eskatuz gero (hizkuntza eskakizuna, gida-baimen berezia, e.a.), irizpide bere ezarriko zaie eskatutako baldintzak betetzen dituzten hautagaiei. Euskara ezaguera eta gida-baimen bereziaren egiaztapenak hautaketa-prozeduraren ostean aurkeztu ahalko dira, baina ez du, inolaz ere, Lan Poltsaren lehentasun ordenan aldaketarik eragingo.
  3. Hautagai bakoitzak zerrendan lortutako ordena Lan Poltsaren indarraldi osoan gordeko da, beraz, lehenengo eta behin, baldintzak bete eta Poltsan puntuazio gehiena lortu duenari deituko zaio, eta horrela hurrenez hurren.
    Horretarako mezu elektroniko bat edo telegrama bat bidaliko da, bi egun baliodunen epea barnean hautagaiak bitarteko izendapenari adostasuna adieraz dezan. Erantzuna egon ezean, proposamenari uko egiten diola ulertuko da. Udalak aurkitu ezintzat joko du helbidea edo telefono zenbakia edo helbide elektronikoa edo horien aldaketak jakinarazi ez duena, horren ondorioz udaletxetik berarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izango delako.
  4. Aurrekoari kalterik egin gabe, hautagai batek ezetz esaten badu edo deia jaso eta gero, erantzuten ez badu, pisuzko arrazoiak eman gabe, Poltsatik kanpo geratuko dela ezartzen da. Arrazoi justifikatua ontzat hartuko da deitu eta 48 orduko epean egiaztatzen bada. Honako hauek hartuko dira arrazoi justifikatutzat:
    • Gaixotasuna edo istripua dela eta, aldi baterako ezintasun egoeran egotea.
    • Beste Administrazio Publikoan lanean egotea.
    • Amatasun baimena egoeran egotea.
  • Lanbide
  • Forlan

Informazio gehiago

Albisteak

RSS iturria ikusi