Lana

 

Orientazio, prestakuntza eta enplegurako eta autoenplegurako udal zerbitzuen zentroa. Muskizko Udalarentzat, bertako Ongizate Sailaren bitartez, Enplegurako prestakuntza lehentasunezko programa da.

Horri jarraiki, 1989an Tokiko Erakunde Autonomo bat sortzea bultzatu zuen. Erakunde horrek FORLAN izena du (Formación para el Empleo-Lanerako Formazioa), eta lanean txertatzeko eta enpresa proiektuak dinamizatzeko prestakuntza programak dinamizatzea du helburu.

FORLAN zerbitzua eskualdeka emateko nahiarekin jaio zen. Horregatik, Muskizen egon arren, Abanto-Zierbena, Urtuella, Zierbena eta Ibaizabal ibai-ezkerraldeko herrietako gazteei eskaintzen dizkie prestakuntza eta enplegu programak.

Proiektu hori sendotzearekin batera, eskualdean bertan kooperazioaren, espezializazioaren, berrikuntzaren eta lehiaren arteko harreman positiboa lortu nahi da.

FORLAN eskualdeka aritzeko sortu zela argi geratu zen 2001. urtean, urte hartan “Behargintza Proiektua” jarri baitzuten martxan.

Proiektu horrek Enpleguari Laguntzeko Zentro bat egitea aurreikusi du; zentroak Forlan Behargintza Meatzaldea izena du. Muskizen egongo da, bertan baitago FORLAN, eta hori baita proiektu osoaren oinarria. Proiektuan Abanto-Zierbena, Urtuella eta Zierbenak ere hartzen dute parte.

FORLANen lau lan ildo jarraitzen dituzte:

  • Lana bilatzeko laguntza.
  • Enpresa berriak sortzeko laguntza.
  • Enpresa txiki eta ertainentzako laguntza.
  • Negoziorako eta garapen ekonomikorako aukera berriak aztertzea eta garatzea.
  • Forlan
  • Twitter Forlan

Harremanetarako

Helbidea: Meatzari eraikina 2. solairua. Cendeja 21 - 48550 Muskiz

Telefonoa: 94 670 60 16

Faxa: 94 632 30 14

Helburu soziala: Toki garapenerako agentzia.

Konposaketa: O.A.L.

Webgunea: www.forlan.org

Posta e.: muskiz@forlan.org