Kultura

Muskizko Kultura eta Kirola sailak hainbat programa eta jarduerak antolatzen ditu urte osoan zehar ( musika, jaiak, kirolak, antzerkia, prestakuntza, e.a.). Adibidez honako hauek azpimarratu ditzakegu: Antzerki denboraldia, Herriko jaiak, Nekazal azoka, Kirol ikastaroen programa, Nazioarteko abesbatzen zikloa…

Era berean udalaren hainbat ekipamenduetan egiten diren jarduerak kudeatzen ditugu (jarduerak zein ekipamendu horietarako zerbitzu enpresak kontratatu). Horietatik garrantzitsuenak Meatzari Aretoa (zinema eta antzokia), Kultur Etxea eta Udal Kiroldegia.

Sail honen beste zeregin garrantzitsua kirola, kultura eta heziketarekin lotutako pertsonei edota erakundeei laguntzea da, bi sistemen bidez:

  1. Bere jarduerak egiteko udal lokalak eta guneak lagatzea.
  2. Diru-laguntza era desberdinak martxan jartzea (kirol elkarteak, kultur elkarteak, jai batzordeak, gurasoan elkartea...).

Kultura instalazioak

Kultura Etxea

Helbidea: Cendeja, 29 - 48550 Muskiz
Telefonoa: 94 670 70 75
Faxa: 94 670 72 75
Posta e.: kultura@muskiz.com

Liburutegia

Helbidea: Cendeja, 29 - 48550 Muskiz
Telefonoa: 94 670 70 75
Faxa: 94 670 72 75
Posta e.: liburutegia@muskiz.com
Webgunea: www.muskiz-liburutegia.org

Meatzari Aretoa

Helbidea: Meatzari plaza, 1 – 48550 Muskiz
Telefonoa: 94 670 63 22
Facebook: www.facebook.com/kulturamuskiz

  • Euskadiko irakurketa publikoko sarea
  • Kulturklik

Harremanetarako

Albisteak

RSS iturria ikusi