Kultura

 

Helbidea: Cendeja, 29 - 48550 Muskiz
Telefonoa: 94 670 70 75
Faxa: 94 670 72 75
Harremanetarako: kultura@muskiz.com

Mota guztietako erakundeek Kultur Etxeko aretoak erabiltzea gero eta gehiagotan eskatzen dutenez, areto hauen lagapena arautu behar izan da.

Eskatzaileak askotarikoak dira, hala nola, sindikatuak, alderdi politikoak, kirol klubak, elkarteak, partikularrak, enpresak eta enpresa-batzordeak, ikastetxeak, jabekideen komunitateak...

Honakoak dira gehien eskatzen dituzten aretoak: bilera-gela, beste gelak (ikasgelak, abesbatzaren gela eta arte plastikoen gela) eta Ekitaldi Aretoa. Dantza Aretoa kirol lokaletarako prezioak arautzen dituen ordenantzan araututa dago jada.

Tasak aplikatzeko irizpideak

Erakunde batek interes soziokulturaleko ekitaldi baterako eskatzen duenean, eta ekitaldia iragarrita badago eta jendea bertaratu ahal bada (argibideak emateko mintzaldiak, hitzaldiak, eztabaidak, film-emanaldiak), dohain lagako zaio. Hauteskunde garaian, alderdi politikoek monopolizatu ez dezaten, alderdi bakoitzari behin baino ez zaio aretoa lagako.

Gauza pribatuetarako erabiltzen denean (bilerak, biltzarrak, ikastaroak, lan-saioak, eta abar.) kobratuko den tasa ordu-kopuruaren, erabiliko den gelaren eta gela bakoitzeko zerbitzu gehigarrien (mikrofonoak, bideo-proiektagailua, gardenki edo diapositiben proiektagailua…) araberakoa izango da. Muskizko kirol eta kultur elkarteak tasa hau ordaintzetik salbuetsita daude eta Muskizko Udalak berak edo hark eskatuta beste erakunde batzuek aretoak erabiltzen dituztenean ere ez da tasarik ordaindu behar izango.

Prezioak

  • Ekitaldi Aretoa: lehenengo ordua 30 euro, hurrengo orduak egun berean 10 euro.
  • Bilera-gela: lehenengo ordua 10 euro, hurrengo orduak eskabide berean 5 euro.
  • Dantza Aretoa 10etatik 15etara: ordubete, 3,64 euro.
  • Dantza Aretoa 15etatik 21etara: ordubete, 6,76 euro.

Eskabideak

Aretoak erabiltzeagatik tasak ordaindu behar direnean, eskabideak idatziz egin beharko dira, Kultur Etxeak berak emango duen inprimakian.

Aretoak Kultur Etxea irekita dagoen orduetan bakarrik erabili ahal izango dira.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik - 21:30era.

Larunbatetan eta igandeetan itxita.

Oporretan (uda, Aste Santua eta Gabonak): 9:00etatik - 15:00etara.

Erakusketa aretoaren ordutegia: 17:00etatik - 21:00etara.