Ingurumena

 

Muskizko udalak duela urteak ekin zion garapen iraunkorrera bultzatzeko bideari.

2002ko uztailean Udaltalde 21 Enkarterri taldearen erakuntza hitzarmena sinatzen du Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Sopuerta, Trucios-Turtzioz eta Zierbenako udalerriekin batera Tokiko Agenda 21en ezarpen prozesuari hasiera emateko.

Horrela, 2002ko azaroa eta 2003ko martxoaren bitartean, Udaltalde 21 Enkarterri proiektuaren esparruan, Muskizek bere lehen gizarte eta ingurumeneko diagnostikoa taxutzen du. Lehen Tokiko 21 Ekintza Plana, 58 ekintza, 11 ildo estrategikotan eta 29 programetan banatuta dituena, osoko bilkuran onartzen da 2004ko abenduaren 27an, 4 urteko exekuzio horizontearekin. 2005ean Muskiz Udalsarea 21era atxikitzen da, hots, Iraunkortasunaren aldeko udalerrien euskal Sarera.

Ekintza Planaren urteroko ebaluazioa egiteak bere Planeko ekintzen betetze maila ezagutzeko aukera ematen dio Muskizi. 2005-2010 urtealdian, bere garaian definitutako helburu estrategikoen lorpenari begira formulatutako ekintzetako batzuk gauzatu ditu, Ekintza Planaren %67ko ezarpena lortuz.

2011ko urrian Muskizek duela urteak egin zuen apustua berritzen du eta erabaki honekin tokiko garapen iraunkorra den eredu baterantz eta Aalborg + 10 Konpromisoei ekarpena eginez aurrera jarraitzeko konpromisoa berresten du.

EAEko Ingurumen Esparru 2002-2020 Programak, non garapen iraunkorreko euskal ingurumen estrategia jasotzen den, besteak beste, 10.000tik gorako udaletxeek ingurumen teknikari bat izan dezatela xedatzen du eta 2012 urterako 5.000 biztanletik gorakoek baita ere, bakarka nahiz era mankomunatuan. Muskizek, 7.610 biztanle dituelarik, helburu hau soberan betetzen du.

Txosten honen edukiak "Muskizko gizarte eta ingurumen diagnostikoaren idazketan" eginiko lana islatu eta jasotzen du. Diagnostiko hau udalerriaren Ekintza Plan-Tokiko Agenda 21en berrikuspenaren lehen fasean (1. Fasea: Diagnostiko Sintetikoa) kokatzen da eta 2011ko azaroa-2012ko otsaila epealdian burutu da.

"Muskizko gizarte eta ingurumen diagnostikoaren idazketa", Udalsareak 2011 urtean argitaratu zuen EAEko udalerrietako Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planak Berrikusteko Gida Metodologikoan ezarritako gidalerroek diotenari hertsiki jarraikiz egin da. Diagnostikoak iraunkortasunaren 3 dimentsioak baitaratzen ditu (ingurumena, ekonomia eta gizartea).

Diagnostiko hau Muskizko udaleko alkatetzak eta Ingurumen sailetik lideraturik eta Haizea Ikerketa S.L. aholkularitzaren elkarlanaz burutu da. Horrez gain, Udalsarea 21eko idazkaritza teknikoa kudeatzen duen Ihoberen bitartez, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentuaren laguntza jaso du. Lan hau posible izan da Muskizeko udaleko hala politikari nola teknikarien eta baita ere herritarren, elkarteen eta gizarte entitate zein eragileen, inplikazio eta partaidetza zuzenari esker.

Eragin-plana