Ingurumena

 

Zer da Eskola Agenda 21?

Eskola Agenda 21 ikastetxeei zuzendutako ingurumen-hezkuntzako programa da, hezkuntzako zentroa eta horren ingurunea hobetzeko eta garapen iraunkorra sustatzeko helburua izanik, Udalarekin batera lan egin dezaten. Hezkuntzako jarduera da, ikasleek beren inguruneko ingurumen arazoa ezagutu eta uler dezaten.

Hona hemen helburu nagusiak:

  • Hezkuntzako zentroaren eta ingurunearen kudeaketa iraunkorra sustatzea, ikasleak, gurasoak eta irakasleak ingurumen arloan kontzientziatuz: hondakinen bilketa selektiboa, murriztu, berrerabili eta birziklatzea, uraren zentzuzko erabilera, natur baliabideak zaintzea, energia berriztagarriak bultzatzea…
  • Toki mailako komunitatean parte hartzea eta lankidetza sustatzea.
  • Curriculumaren berrikuntza eta kalitatea bultzatzea ingurumen-hezkuntzaren bidez.

Muskizen Eskola Agenda 21 2006-2007 ikasturtetik egiten da eta udalerriko bost zentrok hartzen dute parte. Bi ikasturterako ingurumen arloko gai edo arazo bat aukeratzen da eta horixe izango da programaren ardatz nagusia. Lehenengo eta behin, arduraz eta lan handia eginez, ikastetxearen eta hurbileko ingurunearen egoeraren diagnostikoa egiten da. Horren ondoren, zentroa hobetzeko ekintzak zehaztu eta gauzatu egiten dira, eta horrekin batera ekintza bat proposatzen da, udalerria hobetzen Udalari laguntzen diona.

Zergatik doaz elkarrekin Eskola Agenda 21 eta Tokiko Agenda 21?

  • Estamentu guztien arteko elkarlana eta partaidetza Tokiko eta Eskola Agenda 21en oinarri eta helburua direlako.
  • Hezkuntza eta garapen iraunkorra pertsona guztion ardura direlako.
  • Gizarte-prozesu berritzaileek (esaterako, Agenda 21) erakundeen konpromisoa, gizartearen adostasuna eta Haur eta Gazteria Sailaren eta herritarren gaikuntza eskatzen dituztelako.

Urratsak:

  • Konpromisoak sinatzea.
  • Eskolako partaidetzako foroa (zentro bakoitzeko Ingurumen Batzordeak antolatuta).
  • Zentro eta udalerriaren diagnostikoa aztergaiaren arabera (hondakinak, ura…).
  • Helburuak eta adierazleak.
  • Ekintza Plana (arazoari erantzuteko plan bat ezartzen du zentro bakoitzak).
  • Egindako lanaren ebaluazioa (zentroaren kudeaketa iraunkorrean, curriculumean eta partaidetzan).

Parte hartzaileak

  • Hezkuntzako zentroak
  • Udala
  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailali>
  • Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila (INGURUGELA)

Zertan lan egiten du Eskola Agenda 21ek?

Informazioa honako zentroetan

Somorrostro Irakas-Gunea

San Juan 10,
Telefonoa: 94 670 60 45
Faxa: 94 670 60 52
Webgunea: www.somorrostro.com
Posta e.: cfs@somorrostro.com

IES Muskiz BHI

Gurugu Memerea, 12
Telefonoa: 946 708 345
Webgunea: www.muskizbhi.hezkuntza.net
Posta e.: bhai@euskalnet.net

San Juan Ikastetxea

San Juan, 42
Telefonoa: 946 706 176
Posta e.: secretaria@sanjuanikastetxea.net

INGURUGELA CEIDA

Ondarroa, 2. 48004 Bilbao
Telefonoa: 944.114.999
Posta e.: ceida-bilbao@ej-gv.es

Muskizko Udala

San Juan auzoa, 2
Telefonoa: 946 706 000 Ext. 114
Webgunea: www.muskiz.org
Posta e.: medioambiente@muskiz.com

Aldizkaria