Ingurumena

 

Tokiko 21 Agendaren Ekintza Planak, Tokiko 21 Agendaren oinarrizko elementua dena, Muskizko Udalak iraunkortasunarekiko hartu duen estrategia eta konpromisua eratzen du.

Helburu nagusia, hainbat ekintzaren bitartez udalerriak ingurumenarekiko, gizartearekiko eta ekonomiarekiko dituen erronkei erantzuna ematea da.

Plan honen indarraldia 8 urtekoa izango da. Epe honetan ekintzak burutu eta garatzeko behar diren epe errealetara egokitzeko planifikazio tresna eratzeko aukera izatea espero da, epe laburrekoak, epe ertainekoak edota epe luzekoak izanda ere.

Muskizko Udalak Tokiko 21 Agendaren berraztertze prozesuan parte hartzen duen Haizea Ikerketa Laguntza Teknikoa izendatu du, haizea@haizeaikerketa.com helbidearen bitartez, Ekintza Planaren aurrerakinaren dokumentuari buruzko iradokizunak eta ekarpenak jasotzeko erakunde.

Ekarpenak eta iradokizunak egiteko epea abenduraren 21ean, 12:00etan, amaituko da.