Hezkuntza eta irakaskuntza

KZ Gunea 

 

Muskizko KZ gunean ordenagailuak eta interneterako sarrera dugu; herritarrek tresna horiek erabiltzen ikastea eta prestakuntza ikastaroak egitea da baliabide horren helburua.

Hainbat ikastaro izaten dira: interneten oinarrizko erabilera ikasteko, internet bidez saltzeko, denda birtual bat sortzeko, on-line lanari buruzkoak, bankua eta finantza-erakundeak, etab.

KZ Gunean BOGA euskara ikastaroak egin daitezke. Muskizko KZ Guneak euskara nork bere kabuz ikasteko BOGA programa informatikoarekin bat egin du. Guztira 86 zentro, Muskizekoa barne, euskaltegi bilakatu zaizkigu izena eman duten erabiltzaileek euskara modu autonomo eta errazean ikas dezaten, ordenagailuaren bitartez eta nahi dutenean.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:000etara