Gizarte Ekintza sailaren helburua udalerrian gizarte zerbitzuak eta laguntzak jasotzeko eskubidea sustatzea eta bermatzea da: Hirugarren adineko zentroa, Zainduz, Etxeko bortizkeria edo adin txikikoak duten familientzat psikologo zerbitzua, zerbitzu juridikoa, haurtzaro, gaztaro eta familia zerbitzua (EISE, gizarte-hezkuntzako eskuhartze-taldea), Etxez etxeko laguntza eta beste batzuk. Pertsonaren beharren araberako arreta pertsonalizatua eta integrala eskaintzen dugu.
Prebentzioa, arreta ematea eta gizarteratzearen alde lan egiten dugu pertsona bakarrekin, familiekin edota komunitateekin. Gure arreta zentroa Muskizko udalaren bulegoetan dago: San Juan plazan.Gizarte zerbitzu orokorrean edo zerbitzu juridikoetan aurretik ordua eskatzeko 94 670 99 36 edo 94 670 60 00 telefonoetara deitu.
Saileko beste telefono batzuk:
- Zaharrentzako Eguneko Zentroa: 94 670 66 30
- Gizarte-hezkuntzako eskuhartze-taldea (EISE): 94 655 28 73
- Drogadikzio prebenitzea: 94 670 80 37