Gizarte Ekintza

 

Zainduz programa Menpekotasun egoeran dauden Senideak Zaintzen Dituztenei laguntza emateko udal zerbitzua da. Prebentzio, Informazio, orientazio, sentsibilizazio, boluntariotza, prestakuntza eta laguntza psikologiko arloetako ekintzak biltzen ditu, menpekotasun egoeran daudenen, zaintzaileen eta famili inguruaren bizi kalitatea hobetzeko asmoz.

Beraz, menpekotasun egoeran dagoen pertsona baten zaintzaile baten lan konplexuari erantzun globala eman nahi duen programa da. Lan honek ekintza anitzak eta desberdinak eskatzen ditu eta horren ondorioz zaintzaileak neke fisikoa, bakartze soziala, tristura sentimendua, apatia eta antsietatea pairatu ditzake.

Zaindu programatik eskaintzen diren zerbitzua dira: Gizarte Zerbitzuen inguruko informazioa, Menpekotasun egoera duten pertsonak zaintzeko Trebetasunak entrenatzeko Prestakuntza Ekintzak, Norberak bere buru zaintzeko estrategiak hartzeko Prestakuntza Ekintzak eta Laguntza Psikologikoa.