Gizarte Ekintza

 

Muskizko udalak 1999an sortu zuen sail hau botere publikoa den aldetik herriko gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiteko. Sail honen zeregina gizonen eta emakumeen arteko harremanak aldatzea da, haien arteko desberdintasun eta bereizkeria egoerak konpontzen lagunduko duten programak, planak eta proiektuak bultzatuz eta berdintasun gizartea bermatuz.

Berdintasun sailak zerbitzu publikoa eskaintzen die herritar guztiei eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun politikak sustatzen ditu. Ekintza plan positiboa sail honen barnean kokatzen da eta tresna honen bidez Muskizen Heziketa, Euskara, Osasuna, Kultura, Kirola, Hirigintza eta ingurumena, Prestakuntza, Enplegua, Administrazioa eta Gizarte Ekintza arloetan "Ekintzak" proposatzen ditu.

Gaur egun Muskizko udalak   III Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasun Plana (PDF 410KB) du, hainbat gizarte eragileek egindako ekarpenei esker osatu da (elkarteak, langile teknikoak eta politikoak) eta Udalak bultzatuko dituen berdintasun politiken erreferentzia izango da..

Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Saila (PDF 132KB)

Harremana: 94 670 99 36 berdintasuna@muskiz.com

Tratu txarrak eta eraso sexualak jasan dituzten emakumeen arreta:

Berdintasun sailaren barnean dago. Kasu hauetan arreta banaka eta modu pertsonalean, doan eta berehala ematen da 94 670 99 36 edo 94 670 60 00 telefonoen bidez. Muskizko udaletxera jo dezakezu aurretik ordurik eskatu gabe: San Juan z/g.

Beste telefono interesgarri batzuk:

  • Etxean tratu txarrak edota eraso sexualak jasan dituzten emakumeen telefono arreta zerbitzua: 900 840 111
  • Larrialdiko arreta zerbitzua (24 ordu): 900 333 000
 Memoria 2014 (PDF 1.831 KB)

Garapenerako lankidetza

Nazioarteko gizartean gero eta agerikoa da elkarren arteko lotura eta globalizazioa. Hori dela eta, lankidetza erabiltzen da gero eta gehiago gizarte eskubide arazo globalei aurre egiteko. Garapenerako lankidetza legea (PDF 134KB)

Muskizko Udalak bere aurrekontuko %0,9 behar gehiago duten herrialdeetan laguntzeko erabiltzen du.

Gizarte eskubideak: Garapenerako lankidetza (PDF 51KB)

Albisteak

RSS iturria ikusi