Euskara

Euskara Zerbitzuaren helburu nagusia euskararen normalizazioa eskuratzea da udalerri mailan eta udal administrazioaren eremuan, eta horretara bideratzen ditu ematen dituen zerbitzu guztiak.

Alde batetik, Muskizko gizartean euskara bultzatzea eta normalizatzea da helburua, kontuan izanik normalizazioa hizkuntza ofizial biak eguneroko jardunean maila berean erabiltzea dela. Horretarako ondorengo arloetan eragin beharra dago:

  • Motibazioan, sentsibilizazio-kanpainen bitartez
  • Ezagutzan, hizkuntza ikasteko programen bitartez
  • Erabileran, euskararen erabilera sustatzeko ekimenen bitartez

Bestalde, Euskara Zerbitzuak udal administrazioa gero eta euskaldunagoa izan dadin lan egiten du.

Beste batzuk

  • Berbalagun
  • Emangiltza
  • Nahi dudalako
  • Euskarazko Produktuen Katalogoa

Albisteak

RSS iturria ikusi