Alkatearen mezua

Borja Liaño Abarrategi

Urteak joan, urteak etorri Muskizek ugaritu egin ditu bere zerbitzuak eta hobetu egin du bere herritarren bizi-kalitatea. Pertsona asko eta asko aritu dira su eta gar lanean xede hori lortzeko.

Horien lekukoa hartu dugunok, berriz, gure udalerria eraldatu eta irudi berria eman nahi diogu: modernoagoa, zainduagoa, gardena eta eraginkorra. Hau da, lagundu nahi duten herritar guztiei ateak zabalduko dizkion udalerria lortu nahi dugu.

Korporazio honetako lehentasunetako bat Udala herritarrei hurbilaraztea da. Udaletik hurbil senti zaitezela nahi dugu, zure intereseko gaiei buruzko informazioa jaso dezazula, eta, neurri berean, Muskizeko eguneroko bizitzan parte hartze aktiboa izan dezazula.

Hori dela eta, internetek eskaintzen dizkigun aukerak baliatuta, zerbitzu ugari izango dituzu eskura orrialde honetan, eta edozein tokitatik sartu ahal izango zara horietara.

Animatu zaitez, beraz, orrialde hau modu erosoan erabiltzera eta Muskiz hobetzeko edozein iradokizun igotzera.

Borja Liaño Abarrategi
Muskizko Alkatea

Harremanetarako

Muskizko Udala

Helbidea: San Juan, 2 - 48550 Muskiz (Bizkaia)

Telefonoa: 94 670 60 00

Faxa: 94 670 63 63

Posta e.: muskiz@muskiz.com

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara