Kontratatzailearen profila

Bide publikoan izozkiak saltzeko postuak esleitzea 

Espediente-zenbakia:  

Kontratu mota: Emakida

Prozedura: Lizitatuta

Epemuga: 2016/03/10 

Bide publikoan izozkiak saltzeko postuak esleitzea

 Muskizko Udalak, Tokiko Gobernu Batzordeak 2016ko otsailaren 29an egin duen batzarrean, honako erabaki hau hartu du: 2016, 2017, 2018 eta 2019. urteetan, udako denboraldian, bide publikoan izozkiak saltzeko kioskoak instalatzeko baimenak esleitzeko enkantea arautu behar duen baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua onartzea. Jarraian, honako lizitazioa argitaratzen da.

XEDEA: 2016, 2017, 2018 eta 2019. urteetan, udako denboraldian, Muskizko udalerriko bide publikoan izozkiak saltzeko kioskoak instalatzeko baimenak ematea.

EPEA:
Urte bakoitzaren martxoaren 18tik hasita, urte bakoitzaren urriaren 12ra artekoa izango da erabiltzeko epea.
 
KIOSKOEN KOKALEKUA:
Pobeña: Baselizarako bidearen sarrera.
Pobeña: La Arena hondartzako zubirako sarrera.
La Arena: hondartzako etxolen ondoan.

LIZITAZIO MOTA:
2.700 euro urteko, Baselizarako bidearen sarreran dagoen postuarengatik.
4.000 euro urteko, La Arena hondartzako zubirako sarreran dagoen postuarengatik.
15.000 euro urteko, hondartzako etxolen ondoan dagoen postuarengatik.

KIOSKO BAKOITZEKO FIDANTZA:  Behin behinekoa: 400 euro.

ESKAINTZAK AURKEZTEA: Eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 10ean amaituko da, 12:00etan.

Batez besteko zenbatekoa – BEZik gabe: