Dirulaguntzak

 
1. Xedea

Deialdiaren xedea honakoa da: Muskizen kokatutako merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan euskaraz jarritako errotulu eta toldoak diruz laguntzeko baldintzak arautzea.

2. Aurrekontua

Baldin eta, eskabideak aztertu eta gero, diru-laguntza honetarako aurreikusitako diru kopurua baino kopuru handiagoa ateratzen bada, lortutako zenbatekoaren eta eskura dagoen diruaren arteko aldea, zati berdinetan kenduko da diru-laguntza jasotzeko eskubidea duten guztien artean.
a) Euskara hutsean idatzita dagoen errotulu bat jartzen duenari, gehienez, horren %50 abonatuko zaio, betiere 360 euroko muga pasa gabe
b) Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dagoen errotulu bat jartzen duenari, gehienez, horren %30, betiere 180 eurotik pasa gabe, baldin eta elebitasun pizgarria erabiltzen badu, hau da, euskarazko testua lehenetsita badago tamainagatik, tokiagatik, azpimarratuta egoteagatik...
Eskatzaile bakoitzak, gehienez, 500,00 €-ko diru-laguntza eskuratu ahalko du deialdi honen bidez.

3. Onuradunak

Diru-laguntza hauen onuradun dira Muskizen kokatutako merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan, 2019. urteko diru-laguntza eskaera aurkezteko epea amaitu zenetik 2020. urteko eskaerak aurkezteko epea amaitu arte, euskarazko errotuluak edo toldoak jarri dituzten pertsona guztiak.

4. Kontuan hartu beharrekoak

Bigarren puntuko a) eta b) arauak kartel edo elementu bakoitzari aplikatuko zaizkio. Denda batek, errotulu bat baino gehiago jar dezake, bere fatxadak hala eskatuz gero.br /> Ezin izango dute 2. puntuko a) eta b) ataletan azaltzen den diru-laguntzarik lortu, izen berezia bakarrik adierazten duten errotuluek, izena, abizena, edo izen-abizenak bakarrik dituzten errotuluek.

Ez dute diru-laguntzarik jasoko txarto idatzita edo oker gramatikalak dituzten errotuluek.
Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, doako itzulpengintza eta aholkularitza zerbitzua eskainiko du; eta horren berri emango die interesa dutenei.
5. Aurkeztu beharreko agiriak

-Eskaera orria + kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki)
-NAN edo IFK agiriaren kopia
-Aldatu edo jarritako errotuluaren jatorrizko faktura eta ordainketaren agiriak.
-Errotulua jarrita dagoela frogatzen duen argazkia. Errotulu bat baino gehiago denean, argazki bana aurkeztu behar da.

6. Eskabideak aurkezteko epea

Eskaera orriak behar bezala beteta aurkeztu behar dira Muskizko Udaleko Erregistro Nagusian edo Euskara Zerbitzuan, jendaurreko ordutegian (09:00-13:00) 2020ko urriaren 1etik urriaren 31ra.

7. Ebazpenaren jakinaraztea

Behin eskaeren ebazpena eginda, dagokion Sailak eskatzaile guztiei idatziz jakinaraziko die, dagokien diru-kopurua bankuan sartuko dielarik ondoren..

 Diru-laguntza eskabidea