Dirulaguntzak

 
1. Xedea.
Deialdia honen xedea, aurtengo ikasturtean eskolako materiala erosteko diru-laguntzak eskatzeko eta jasotzeko baldintzak arautzea da, DERRIGORREZKO LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEENTZAT SOILIK.

2. Aurrekontua eta diru-laguntzen zenbatekoa
Hezkuntza Sailak 25.000 euroko aurrekontua du, onartutako eskabide guztien artean modu berdinean banatzeko.

3. Onuradunak.
Muskizen erroldatuta dauden eta Euskal Erkidego Autonomoko herri ikastetxe zein ikastetxe pribatuetan Lehen eta Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta dauden ikasleek dute diru-laguntza jasotzeko aukera.

4. . Kanpoan geratzea.
Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira 7. atalean ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak.

5. Eskatutako agiriak.
1) Dagokion eskaera orria zuzen beteta, Muskizko Udala baimenduz behar den informazio fiskala jaso dezan.
2) Guraso eskatzailearen Nortasun Agiriaren, pasaportearen edo Egoitza Baimenaren kopia.
3) Familia-liburuaren kopia.
4) Familiaren egoitzako bizi lagunek egindako Errenta Aitorpen guztien kopia.
5) Banantze edo dibortzio kasuan, berori egiaztatzen duen agiriaren kopia.
Aurkezten den dokumentazioa osorik ez balego, hamar eguneko epea egongo da osatu edota zuzentzeko. Epe hori igarota dokumentazioa zuzen ez balego, eskabidea deuseztatu egingo da. Nolanahi ere, aurkeztutako dokumentazioaz gain, udalak informazio osagarria eskatu ahalko du.

6. Eskaera epea.
Irailaren 22tik urriaren 2ra.

7. Balorazioa eta emakidaren irizpideak.
Eskabideak honako irizpideen arabera baloratuko dira:
1. Familia bakoitzeko familia-kide kopurua.
2. Familia bakoitzeko diru-sarrera guztiak.
Ondoko taulan adierazten diren kopuruak baino txikiagoak izan beharko dira aurreko urteko diru-sarrerak. (Errenta Aitorpenaren 192 laukitxoan adierazten den “zerga-oinarri orokorra”).

Familia-kide kopurua (seme/alabak barne)strong>

2

3

4 ó más

Diru-laguntza jasotzeko gehienezko diru-sarrerak::
(Kopuru hauek %15a igoko dira ikaslearen elbarritasunagatik)

18.516,24 €

19.997,46 €

21.478,68 €


Diru-laguntzaren zenbatekoa Udalak horretarako duen aurrekontua onartutako eskaeren artean banatuko da, eta gehienezko diru-laguntza 180 eurokoa izango da.

8.Ebazpenaren jakinaraztea
Behin eskaeren ebazpena eginda, dagokion sailak eskatzaile guztiei idatziz jakinaraziko die, dagokien diru-kopurua bankuan sartuko zaielarik ondoren.

9. Diru-laguntzen justifikazioa eta itzulpenak.
Muskizko Udalak eskatzaileei diru-laguntza itzultzeko eskatuko die aurkeztutako agiriak edo datuak egiazkoak ez direla frogatuko balu. Diru-laguntzak ezin izango dira justifikatu ordaindu ondoren.

10. Datuak egiaztatzea
Udalak ikastetxeekin trukatu ahal izango du beharrezko informazioa, eta eskatzaileak ikastetxearekin edo guraso-elkartearekin zorrak baditu, laguntza hori zuzenean ordaindu ahal izango die erakunde horiei, eta hartutako zorra zenbateko horretan murriztuko da. Era berean, udalaren edo Foru Ogasunaren informazio ekonomikoa eskatu ahal izango du, aurkeztutako datu ekonomikoak egiazkoak direla egiaztatzeko.