Dirulaguntzak

 
Muskizko Ikastetxeetako Guraso Elkarteek (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan) 2020. urtean ikasleekin kultur eta kirol egitasmo zein ekintzak burutzeko diru-laguntza eskatzeko deialdia.

1. Xedea
Deialdia honen xedea urtean ikasleekin egindako egitasmo eta ekintzak antolatzeak dakartzan gastuei aurre egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea da. Kontuan hartu behar da ez dela ikasturtea aintzat hartzen, urtea baizik (urtarrila-abendua).

2. Aurrekontua
Hezkuntza Sailak 20.000€ko aurrekontua izango du horretarako.

3. Onuradunak
Muskizko Guraso Elkarteak, eta horrelako elkarterik ez balego edota eskaerarik egingo ez balute, Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza ikastetxeak dira diru-laguntza hauen onuradun, baldin eta ikasleei zuzendutako programak edota ekintza kulturalak proiektatzen badituzte.

4. Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak eta bazterketak
Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak: eskatzaileak antolatutako jarduerek eragindako gastuak: materialak, kontratatutako horniketa eta zerbitzuak, aseguruak, publizitatea, bulegoak, botikina, lokal eta horniketa mantenua …

Bazterketak: Espresuki diru-laguntza deialdi honetatik kanpo daude honakoak,

a) Bere izaera edo xedeagatik deialdi honi esleitutako jarduera eremuekin harreman zuzenik ez duten eskabideak.
b) Diru-laguntza izenduna duten egitarauak eta Udal honetako beste laguntza batzuetan lotura egokiagoa edo zuzenagoa dutenak.
d) Behar bezala adierazita ez dauden jan-edanak, PFEZ atxikipenik, BEZik edo indarrean dagoen kontraturik (hala dagokionean) aurkezten ez duten hizlari, irakasle, laguntzaile eta gisa horretakoei egindako ordainketak.
e) Janari gastuak. Salbuespena: janarietako gastuak BAI onartuko dira menu eta jardueretako janari guneen kasuan, jarduerak Muskizetik kanpo egotea eskatzen duenean; eta sardina-janak, txokolate-janak eta gisa horretako herri ekitaldien kasuan.
f) Datu hauek argi adierazten ez dituzten fakturak: hornitzailea eta bere IFZ edo NAN, bezeroa (eskatzailea) eta bere IFZ edo NAN, kontzeptua, prezioa eta BEZa, hala behar denean.
g) Eskolari dagozkion gastuak, nahiz eta fakturak GEaren izenean egon.
h) Emakumeen aurkako indarkeria saihesteko daukan konpromisoaren barruan, Muskizko Udalak baztertu egingo ditu “sexuaren arabera pertsonak gehiagotzat edo gutxiagotzat edo objektu sexual huts modura aurkezten dituzten irudi eta eduki mediatikoak, bai eta indarkeria justifikatu, hutsaldu edo sustatzen dutenak, bereziki, emakumeen aurkako indarkeriaren kasuan.”

5. Eskabideak aurkeztea
Laguntza hauek jaso nahi dituzten entitateek eskabideak aurkeztu beharko dituzte, deialdi honi atxikitako ereduari jarraiki, bertan zehaztutako datu eta dokumentuak helarazita.

Baldin eta aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe badago edo oinarri hauek ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileak hamar egun izango ditu dokumentazioa osatzeko edo okerrak zuzentzeko. Epe horretan horrelakorik egiten ez badu, eskatzaileak laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

Nolanahi ere, egingo den jarduerari buruzko dokumentazioaz gain, beharrezkotzat jotzen duen informazio guztia eskatu ahalko die eskatzaileei Udalak, aurkeztutako jarduera baloratze aldera.

6. Epeak
Urriaren 5 eta 15 bitartean.

7. Balorazioa eta emakidaren irizpideak
Pertsona edo elkarte eskatzaileek 100 punturainoko puntuaketa izan beharko dute, honako irizpideen arabera:

a) Aurkeztutako egitarau edo ekintzaren aurrekontu osoa 55 punturaino
b) Eskatzen den ziklorako Ikastetxeak duen ikasle kopurua 15 punturaino
d) Muskizkoak diren ikasle kopurua 15 punturaino
e) Muskizko Udaleko Hezkuntza Sailak bereziki bultzatu nahi dituen egitasmo, kolektibo edo ekintzak sustatzeagatik, interes berezia duen programa dela iriztea 15 punturaino

Irizpide nagusitzat:

a) Diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da aukeztutako gastuen %50 baino handiagoa izan.
b) Diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da Kultura Sailak banaketarako duen kopuruaren %25 baino handiagoa izan.

Kasu bietan salbuespenak egon daitezke behar bezala justifikatuta badaude eta Kultura Sailak onartuta.

8.Ebazpenaren jakinaraztea
Behin eskaeren ebazpena eginda, dagokion sailak eskatzaile guztiei idatziz jakinaraziko die, emango dien diru-kopurua bankuan sartuko dielarik ondoren.

9. Diru-laguntzen justifikazioa eta itzulpenak
Diruz laguntzen den urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 31a baino lehenago justifikatu beharko da diru-laguntza.

Muskizko Udalak behar bezala justifikatu ez diren diru-kopuruak itzultzeko eskatuko die diru laguntza jasotzen duten pertsona eta erakundeei. Justifikazioa nahikoa ez bada edo zuzena ez bada, eta Udalari diru-laguntza osorik edo zati batean itzuli behar bazaio, Udalak hurrengo urteko diru-laguntza murriztu ahalko du (horrelakorik balego), zorra osorik edo zati batean kitatze aldera.

Diru-laguntza justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa gutxienez honako hau izan beharko da:

a) Gastuen zerrenda, eskabidean agertzen den gidoiari jarraituz aurkeztuta.
b) Aipatutako gastuen fakturak.
d) Diruz lagunduko den programa edo ekintzaren txostena.
e) Argitaratutako kartel, eskuorri edo egindako edozein publizitate mota, udalaren babesa agertzen delarik. Muskizko Udalak diruz lagundutako elkarte zein pertsonei behar bezala justifikatu ez duten kopurua itzultzeko eskatuko die.

GARRANTZITSUA: faktura edo dokumentu egiaztagarrien laburpen zerrenda posta elektronikoz ere bidali behar da kultura@muskiz.com GARRANTZITSUA: faktura edo dokumentu egiaztagarrien laburpen zerrenda posta elektronikoz ere bidali behar da.