Dirulaguntzak

 
1. Xedea

Honakoaren xedea da Muskizko bizilagunek egindako euskara ikastaroak diruz laguntzeko baldintzak arautzea.

2. Aurrekontua

Muskizko Udaleko Euskara Zerbitzuak 8.000 euroko aurrekontua izango du onartutako eskabide guztien artean banatzeko. Baldin eta, eskabideak aztertu eta gero, diru-laguntza honetarako Udalak aurreikusitako diru kopurua baino kopuru handiagoa ateratzen bada, lortutako zenbatekoaren eta eskura dagoen diruaren arteko diferentzia, zati berdinetan kenduko da diru-laguntza jasotzeko eskubidea duten eskatzaile guztien artean.

3. Onuradunak

a) Eskabidea egiten dutenean Muskizen erroldaturik dauden ikasleak.
b) Ez zaie dirulaguntzarik emango beste euskaltegi publiko batzuetan ikastaroak egin dituztenei, hirugarren artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte (Hizkuntza Eskola Ofizialean, e.a.), edo lantokietan burututako programen bidez egin dituztenei (IRALE, HAEEren bidezko ikastaroak…)
c) Beste enpresa, instituzio eta abarren eskutik dirulaguntza jasotzen dutenei ere dirulaguntza emango zaie, betiere ikasleek matrikula gisa ordaindutakoa gainditu gabe.

4. Diruz lagunduko diren ikastaroak

a) Diruz lagunduko dira HABEk homologaturiko euskaltegi publiko zein pribatuetan egiten diren ikastaroak, Muskizko AEK eta Muskizko Udal Euskaltegietakoak, barne.
b) Urte osoan zehar burututako ikastaroak lagunduko dira diruz. Bai urritik ekainera egindakoak, bai uztailean, abuztuan eta irailean (trinkoak eta barnetegiak) egindakoak. Barnetegien kasuan, matrikula gastuak baino ez dira diruz lagunduko eta inola ere ez estantzia, bertaratze gastuak...
c) Ez da diruz lagunduko ikastetxeak edo horko GEk, eskolaz kanpoko jarduera gisa, antolatutako euskara ikastarorik.

5. Aurkeztu beharreko agiriak

a) Eskabide orria, behar den bezala beteta.
b) NANaren fotokopia. 18 urte baino gutxiago duten ikasleek, NANik ez badute, eskabide inprimakian guraso edo haien tutore baten NAN zenbakia jarri beharko dute.
c) Ikaslea ikasten aritu den euskaltegiak edo HABEk homologatutako ikastegi bakoitzak egindako ziurtagiria, ondoko hauek zehaztuz:
  • Matrikula gisa ordaindu den zenbatekoa edo zenbatekoak. 
  • Ikaslea eskolaratu den orduen portzentajea. Euskaltegiak ikastaro horretan emandako orduak eta ikasleak jasotakoak zehaztuko da. Covid-19ak eragindako alarma egoera dela eta, ikasturte osoa kontuan hartuta gutxieneko asistentziara iristen ez diren ikasleen kasuan (% 85), martxoaren 14tik ekainaren 21era arte emandako orduak albo batera utzita kalkulatu ahalko da asistentzia. Ziurtagirian garbi adierazi beharko da adierazten den portzentaje hori ikasturte osoari dagokion edo martxoaren 14tik ekainaren 21era arte emandako orduak albo batera utzi diren.
  • Epe horretan egindako maila edo mailak, eta horiek gainditu diren ala ez. 
  • Aprobetxamenduari buruzko kalifikazioa.


d) d) Ikasleak ikastaro hau egiteko ez duela beste diru-laguntzarik jaso adieraztea; eta jaso badu, zenbat diru jaso duen eta ze erakundetatik jaso duen adieraztea.
e) e) Euskaltegiko matrikulari dagokion bankuko ordainagiria.

6. Eskabideak aurkezteko epea eta tokia


a) Eskabideak Muskizko Udaleko Erregistroan edo Muskizko Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dira jendaurreko ordutegian (09:00-13:00), 2020ko urriaren 5etik urriaren 30era.
b) Eskaria egiteko idatzian diru-laguntza ze kontu zenbakitan jaso nahi den, kontu zenbaki horretako jabearen izena eta jabearen NANa adierazi beharko dira.
c) Eskatzaileak adin txikikoak direnean, eskaria guraso edo tutore batek egingo du.

7. Diru-laguntzaren zenbatekoa

a) Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa urtero-urtero zehaztuko da Udal Aurrekontuan
b) Ikasleek deialdi honen bitartez gehienez 300,00 euro jaso ahalko dute.
c) Diru laguntza matrikularen %50 izango da.
d) Ikasleak aisialdiko begiraleak badira edo Eusko Jaurlaritzan inskribatuta dagoen kirol edo kultur elkarte bateko kideak badira, matrikularen %75 jaso ahalko dute. Horretarako, begirale titulua edo elkarte horretako bazkidetza egiaztatzen duen zuzendaritza taldearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute.

8. Irizpideak, ordainketa eta justifikazioa

a) Ikasleak ziurtagiriak zehaztutako epearen barruan aurkezten ez baditu, diru-laguntzari uko egin diola ulertuko da.
b) Diru-laguntza eskabide-orrian zehaztutako kontu zenbakian sartuko da.
c) Eskatzailearen betebeharrak:
  • “Aurkeztu beharreko agiriak” izeneko atalean zehazten den dokumentazioa behar bezala egiaztatzea.
  • Matrikula ordainduta izatea. 
  • Egindako ikastaroetan gutxienez %85eko asistentzia eduki izana. Ez dira faltatzat joko agiri ofizialen bitartez zuritutako ez-etortzeak. Gehienez ere, asistentziaren %10 justifikatu ahalko dute ikasleek hilabete bakoitzeko. Covid-19ak eragindako alarma egoera dela eta, ikasturte osoa kontuan hartuta dirulaguntza eskuratu ahal izateko gutxieneko asistentziara ailegatzen ez diren ikasle horiek 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 21era arte eman diren eskola orduak kontuan hartu gabe kalkulatu ahalko dute euren asistentzia. Ikasleek aurkezten duten egiaztagirian modu garbian jaso beharko da adierazten den portzentaje hori ikasturte osoari dagokion edo 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 21era arteko ordu horiek kontuan hartu gabe kalkulatu den.
  • Egindako maila edo mailak gaindituta izatea edo egindako ikastaroetan aprobetxamendu egokia izan duela ziurtatzea.. 
  • Zergen ordainketari dagokionez, Muskizko Udalarekin zorrik ez edukitzea.
9. . Ebazpena jakinaraztea

Eskaeren ebazpena egin eta gero, dagokion sailak eskatzaile guztiei idatziz jakinaraziko die ebazpena, eta horren ondoren, ikasle bakoitzari dagokion diru-sarrera egingo zaio.