Dirulaguntzak

 
2019ko apirilaren 30eko (asteartea) 81. zenbakidun BAOean argitaratutako deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 30ean bukatuko da. Eskaerak Muskizko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira.

1. Xedea
Deialdi honen xedea da urte honetan zehar Muskizko udalerrian gizarte egoera ahulean dauden kolektiboei zuzendutako gizarte prebentzioa, arreta eta integrazioa jorratzeko gauzatutako urteko programen edo jarduera zehatzen ondorioz sortutako ekonomi defizita arintzeko diren diru-laguntzak eskuratu eta emateko baldintzak arautzea. Aipatutako erakundeen ohiko jardueretarako zein aparteko ekintzetarako laguntzak dira.
Deialdi honetako diru-laguntzak publizitate, lehia aske eta objetibotasun printzipioei jarraiki gauzatu dira, baita norgehiagoka prozedurari jarraiki ere, hau da, aurkeztutako eskariak konparatu egin dira horien arteko ordena ezartzeko, deialdi honetan ezarritako baremoekin bat eginez eta diru-laguntzak ezarritako mugak errespetatuta adjudikazioa gauzatuz, eskuragarri dagoen kreditua eta ezarritako irizpideak oinarri hartuta, betiere baldintzak betetzen baldin badira .

2. Aurrekontua
Gizarte Ekintza Sailak 7.911 euroko aurrekontua izango du horretarako.

3. Erakunde onuradunak
Diru-laguntza hauen onuradunak irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoak eta/edo erakundeak izan daitezke, betiere, ondorengo baldintzak betetzen badituzte: Elkartea edo pertsona Muskizkoa izatea eta Udal honetan erregistratua eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratua egonik, muskiztarren intereserako diren kultur eta/edo gazteentzako ekintzak edo programak izatea.
Salbuespenez, eta hala zehaztutako kasuetan, dagokion sailak proposamena egin ondoren Muskiz kanpoko erakundeek edo pertsona juridikoek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak, beraien jardueraren zati garrantzitsu bat udalerrian gauzatzen baldin bada edo udalerriko biztanleekin egiten baldin bada, gizarte zerbitzuentzako interesgarria baldin bada eta Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen erregistroan baldin badaude egoitza ofizialarekin eta/edo Bizkaiko Lurralde Historikoan delegazioa baldin badute.

4. Diru-laguntza jaso ezin dutenak
Ondorengo hauek diru-laguntza deialdi honetatik kanpo geratuko dira:
a) Deialdia egiten duen sailarekin zerikusirik edo loturarik ez dutenak.
b) Egoitza Muskizen ez dutenak eta jarduerak udalerrian bertan egiten ez dituztenak.
c) Beste erakunde autonomo edo udaleko beste sail batzuen programetan egon beharko liratekeenak. Edonola ere, dagokion sailera edo erakundera bidaliko da eskabidea, pertsona juridiko edo erakunde interesatua jakinaren gainean jarriko delarik.
d) Laguntza izenduna xede duten programak eta sail honen barruan beste deialdi batzuetan egokiago leudekeenak.
e) Aurreko ekitaldian jasotako diru-laguntzaren justifikazioa aurkezten ez dutenak.
f) Bide administratibo edo penal bidez zigortuak izan direnak sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik, eta edozein motatako laguntza publiko jasotzeko debekuarekin zigortuak izan direnak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
g) Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka lan egiteko konpromisoa betez, Muskizko Udalak baztertu egingo ditu “sexua oinarri hartuz pertsonak gutxiagotzen edo handiagotzen dituzten irudiak edo edukiak dituzten eskariak, edo pertsonak objektu sexual bezala erakusten dituztenak, baita indarkeria justifikatzen, ezereztatzen edo bultzatzen dutenak ere, bereziki emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez”.
h) Era berean, ezin izango dute deialdi honetan parte hartu zehapenak ezarritako epean zehar diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten duten zigor penalak edo administratiboak dituztenak, eta horretarako gaitasun gabe uzten duten legezko debekuak dituztenak.
i) Inolaz ere ez dute lehiatzeko aukerarik izango eta ez dira laguntza edo diru-laguntzen onuradunak izango honako pertsona fisikoak eta juridikoak:
      1.- Zehapena jaso dutenak administrazio, lan edo zigor bide irmoan berdintasuneko eskubidea urratzeagatik eta sexu arrazoiak oinarri hartuz diskriminazio ezaren eskubidea urratzeagatik.
      2.- Bere xedeak eta helburuak, onartze edo sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, erakundea edo estatutuak emakumeen eta gizonen arteko printzipioaren aurkakoak direnean.
      3.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako alorrean indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak betetzen ez dituztenak.
j) Ez dute diru-laguntzarik jasoko higiezinak eskuratzeko finantza gastuek eta mailegu amortizazioek, ezta zeharkako zergek ere berreskuratu eta konpentsatu ahal direnean.
k) Ez dira langileen gastuen barne egongo erakunde edo zentroen zuzendaritza batzar eta zuzendaritza batzordeko kide izanik horiek egindako jardueren ondorioz sortutako gastuak, salbuetsiz horiek lan kontratuak izatea edo beharrezko eta nahikoa titulazioaren bitartez gaitasuna izatea diru-laguntzaren xede diren jarduerak gauzatzeko.
5. Eskabideak aurkeztea

Erakundeek honako dokumentazioa erantsi beharko diote euren eskabideei:
a) Deialdi honi atxikita dagoen eskabide orria (I. eranskina).
b) Diru-laguntza eskatu den proiektuaren deskribapena (II. eranskina).
c) Eskaera egin duen erakundearen ibilbidea azaltzen duen memoria. Nork edo nortzuek osatzen duten, helburuak, gauzatutako ekintzak. Ea diru-laguntza hau eskatzen duen lehenengo aldia den.
d) Sarrera eta gastuen aurrekontua (III. eranskina).
e) Diru-laguntza jasoko duen proiektuaren memoria, kostuak definituz (IV. eranskina).
f) Kontuaren titularraren jakinarazpen eredua, atxikitako inprimakiari jarraiki.
g) Identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia.
h) Zuzentasunez legeztatutako estatutuen fotokopia. Ea diru-laguntza hau eskatzen duen lehenengo aldia den edo aldaketarik egon den.
i) Eraketa akta. Ea diru-laguntza hau eskatzen duen lehenengo aldia den.
j) Bizkaiko Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak, zergei eta Gizarte Segurantzari dagozkien erantzukizunak eguneratuta dauzkatela adierazten duten egiaztagiriak. (Eskatzaileak sinatutako deklarazioa onartuko da, V. eranskinaren arabera idatzitakoa).
k) Sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik bide administratibo edo penal bidez zigortua izan ez dela egiaztatzen duen zinpeko deklarazioa edo edozein motatako laguntza publiko jasotzeko debekuarekin zigortua izan ez dela egiaztatzen duen zinpeko deklarazioa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
l) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten dion zehapen penal edo administratiborik ez duenari buruzko zinpeko deklarazioa, ez eta horretarako gaitasun gabe uzten duen legezko debekurik ere.
m) Aldaketarik baldin badago, zuzendaritza batzar berriaren aldaketei buruzko akta, erregistro zenbakiarekin eta/edo zigilatutako liburuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 21. artikuluaren arabera (gobernu organoarekin kideak aldatzea). 162. zenbakian argitaratuta. Asteazkena, 2008ko abuztuak 27 - EHAA.
n) Aldaketarik baldin badago, estatutuen aldaketei buruzko akta, erregistro zenbakiarekin eta/edo zigilatutako liburuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 20. artikuluaren arabera (estatutuak aldatzea). 162. zenbakian argitaratuta. Asteazkena, 2008ko abuztuak 27 - EHAA.
Eskariek ez balituzte eskaturiko datu guztiak bilduko edo oinarri hauetan eskaturiko dokumentazio guztia aurkeztuko, 10 eguneko epea emango litzaieke datu guztiak biltzeko edo dokumentazio guztia aurkezteko; eta horrela egingo ez balute, eskaera baztertu egingo da.
Jardueren inguruko dokumentazioaz gain, udalak diru-laguntza eskatzen duten pertsonei zein elkarteei jarduera baloratzeko behar duen beste informazio eska diezaieke.

Eranskinak

6. Epeak
Deialdiaren argitalpenetik 30 egun naturaleko epea.

7. Ebaluatzeko eta emateko irizpideak
Proiektuak udaleko gobernu batzarrean baloratuko dira aurretiaz udaleko gizarte zerbitzuetako batzorde teknikoak txostena eman ondoren.
Eskaerek 100 puntura arte lortu ahal izango dute, honako baremoan oinarrituz:
1. Kontuan hartuko da proiektuaren irismen soziala, lurralde eremua, xede biztanleria (udalerriko biztanleak sexuaren arabera eta aniztasunaren arabera banatutako kopurua), jorratutako helburu motak, baliabide aniztasuna, etab. Gehienez ere 15 puntu.
2. Jarrera eta balio aldaketak errazteko jarduerak, sexuaren araberako diskriminazio eza jorratzeko direnak. Jarduerek gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren sustapenean duten eragina.   5 puntu.
(parte-hartzearen zenbakia ez da sexuaren arabera baloratzen)
3. Aurkeztutako programan, urte horretan garrantzi handia duten urteurrenak, ospakizunak, kongresuak edo antzekoak udalerriaren barruan egin beharrekoa sartzea modu puntualean: 10 puntu.
4. Helburuetan gizarte egoera ahulean dauden taldeen gizarteratzea planteatzea:  gehienez ere 20 puntu.
(Planteamendua, 5 puntu. Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetza, 20 puntu).
5. Jarduera edo programa biztanleria osoan zehar hedatzea (publizitatea): 5 puntu.
6. Gizarte Ekintza Sailean garrantzia berezia duen ekimen edo programa izatea, sail horren jarduera kolektiboen edo proiektuen sustapenean: Gehienez ere 15 puntu.
7. Euskararen erabilera: 5 puntu. (Agiri guztietan 5 puntu, herritarrentzako informazioan 2 puntu)
(Jardueran 5 puntu burutu) (herritarrei buruzko informazioa 2 puntu testu)

8. Egoitza soziala Muskizko udalerrian egotea: 10 puntu.
9. Diru-laguntza jasoko duen jarduera edo proiektua Muskizko udalerri barnean edo aldirian (auzoetan...) garatzea: 5 puntu.
10. Gutxienez bi urteko jarraikortasuna duten proiektuen eta / edo ekintzak
 aldeko balorazioa: 5 puntu.
11. Deialdi hau baino hiru urte lehenago Gizarte Ekintza Sailaren diru-laguntza jaso duten erakundeen aldeko balorazioa: 5 puntu.
25 puntu baino gutxiago lortzen dituzten eskaerei ezetza emango zaie. Diru-laguntza deialdi honetarako ezarri den aurrekontua onartutako eskaera guztien artean banatuko da, bakoitzak lortutako puntuen proportzioan, salbuespen hauek kontuan harturik:
Soberakinik egonez gero, alde berdinetan banatuko zaie Muskizko udalerrian egoitza duten elkarteei, betiere aurkeztutako gastuen % 75 gainditzen ez baldin badu.
      (1) Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango du aurkeztutako gastuen % 75 gainditu.
       (2) Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango du Gizarte Ekintza Sailak deialdi honetan zehaztutako guztizko kopuruaren % 20 gainditu.
(Bi kasu hauetan, salbuespenak egon litezke behar bezala arrazoituta eta Gizarte Ekintza Sailak oniritzita badaude).
Diru-laguntza elkarte bakoitzari emango zaio, aurkeztutako jarduerak multzokatuta.

8. Batzorde teknikoa.
1. Diru-laguntzen eskariak ebatzi aurretik Batzorde teknikoak dagokion proposamena egingo du. Batzordea honakoek osatuko dute:
      1. Gizarte Zerbitzuetako koordinatzailea.
      2. Zerbitzua kudeatzen duen enpresaren berdintasun eta giza eskubideen teknikaria.

9. Erakunde onuradunaren betebeharrak
Erakunde onuradunak, oinarri arautzaileetan ezarritako betebeharrak edo Muskizko Udalak emandako diru-laguntzen araubidetik eratorritakoak betetzeaz gain, honako konpromisoak hartuko ditu:
1. Giza baliabide propioak edo kontratatutakoak martxan jartzea (diru-laguntzaren xedea zuzentasunez garatzeko beharrezkoak direnak). Hala, bere erantzukizuna izango da langileen harreman juridikoa eta lanekoa eta beharrezko langileen ordezkapenak egitea, beharrezkoak direnak proiektua zuzentasunez eta eraginkortasunez gauzatzeko, bertan aurreikusitako ekintza guztiak betez.
2. Diru-laguntza jaso duen proiektuaren arduraduna izendatzea, berak gauzatuko dituelarik proiektuaren kudeaketarekin, koordinazioarekin eta berrikuspenarekin zerikusia duten funtzio guztiak.
3. Beharrezko baliabide materialak eta ekonomikoak eskuragarri jartzea, albo batera utzi gabe diru-laguntzaren kargura jaso ahal izango diren baliabide ekonomikoak.
4. Proiektua egikaritzean Muskizko Udalak eskainitako lankidetza hedatzea, bere logotipoa gehituz (baita azalpen idazkuna ere) argitaratzen diren publizitate bitarteko eta argitalpen guztietan.
5. Aplikatu beharreko araubidearen arabera derrigorrezkoak diren baimen eta erregistro guztiak eskuratzea.
6. Jarduera garatzean sortutako lan arauak, aseguruak, arriskuen prebentzioak, zerbitzuen erabiltzaileen segurtasun integrala eta antzekoak betetzea.
7. Muskizko Udalaren Gizarte Ekintza Sailari berehala jakinaraztea xede bererako jasotako diru-laguntzak edo laguntzak, administrazio publiko edo pribatuetatik, nazio mailakoetatik edo nazioartekoetatik jasotakoak hain zuzen ere.
8. Bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelania, erabiltzea diru-laguntzaren ekintza guztien argitalpenetan.
9. Diru-laguntzaren xedeko garapenean sortutako dokumentazio idatzizko eta grafiko guztietan hizkera eta irudi ez sexistak erabiltzea.
10. Proiektuaren egikaritze materiala eta emandako diru-laguntzaren guztizko zenbatekoa justifikatzea.

10. Ebazpena eta jakinarazpena
1. Araubidezko espedientea izapidetu ondoren eta aurretiaz dagokion Batzorde teknikoak azterketa, irizpena eta proposamena egin ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak (Gizarte Ekintza Batzordeari aurretiaz informazioa eman eta gero) arrazoitutako ebazpena emango du, eskatutako diru-laguntza emanaz edo ukatuaz, eta bide administratiboa bukatu ondoren, ebazpen hori pertsona edo erakunde interesatuei jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40.etik 43.era arteko artikuluekin bat eginez.
2 .Eskumena duen organoak prozedurari buruzko ebazpena eman ondoren, erakunde onuradunak berau onartzeko hamar eguneko epea izango du. Epe hori igaro ondoren adierazpenik egiten ez baldin bada, ebazpena onartu dela ulertuko da.

11. Diru-laguntzen justifikazioa eta itzulketak
Ekintza bereziak gauzatzen direnetik bi hilabeteko epean justifikatuko dira. Urteko edo ohiko ekintzetarako, berriz, diruz lagundutako programaren hurrengo urteko urtarrilaren 31 izango da azken eguna. Ezarritako epean justifikazioa egitea ezinezkoa baldin bada, berau aurkezteko epea luzatu ahal izango da.
Aurretik emandako diru-laguntza zegokion epean justifikaturik ez duten pertsonei eta/edo elkarteei ez zaie diruz lagunduko.

Diru-laguntza justifikatzeko honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:
1. Gastuen laburpen zerrenda.
2. Gastuen justifikazio fakturak edo jarraipen txostenak, diru-laguntza jaso duen jarduera guztiz justifikatzen dutenak, eta era berean, horiek egiaztatu eta zigilatu ondoren, erakunde jasotzaileari itzuliko zaizkio. Fakturekin batera horien zerrenda oso bat aurkeztu beharko da.
3. Diruz lagunduko den ekintza edo programaren balorazio eta deskribapen memoria.
4. Diru-laguntza jasotako jarduerei buruz egin den publizitatean Muskizko Udalaren lankidetza adierazi dela egiaztatzen duen agiria.
5. Sexuaren eta adinaren arabera datuak sailkatzea (60 urte baino gutxiago eta gehiago dutenen kopuruak) diru-laguntza jaso duten ekintzen justifikazio memoria aurkeztean.
6. Eskatutako kopuru guztia justifikatu beharko da, ez bakarrik Muskizko Udaletik jasotakoa, baita eskuratutako gainerako diru-laguntzak ere; hala, guztien artean ezin izango da proiektuaren eta/edo jardueraren gastua edo Muskizko Udalak diruz lagundutako kopurua gainditu.
Muskizko Udalak behar bezala justifikatu ez den diru kopurua erreklamatu ahal izango die diru-laguntza jaso duten elkarte eta pertsonei, baita deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenei ere.