Dirulaguntzak

 
1. Xedea
Deialdi honen xedea da 2019. urtean egiten diren jarduerak garatu eta egiteak eragindako gastuak arintzera bideratuta dauden diru-laguntzak eskuratzeko eta emateko baldintzak arautzea. Diru laguntza hauek honako hiru modalitate hauetan banatzen dira: 1.- Urteko kirol jarduerak. 2.- Estatu mailako ligetan parte hartzea. 3.- Kirol jarduera jakinak antolatzea. Hemen azaldutako diru-laguntza modalitate batera baino gehiagotara aurkeztu nahi diren klub horiek modalitate bakoitzeko eskabide bana aurkeztu beharko dute.

2. Aurrekontua.

Muskizko Udaleko Kultura Sailak 75.000 €-ko aurrekontua dauka diru-laguntza hauetarako; kopuru horretatik 49.000 € urteko kirol egitarauak laguntzera bideratuko dira: 6.000 €, estatu mailako lehiaketetarako; eta 20.000 €, kirol jarduera eta proiektu jakinetarako. Muskizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak urteko egitarauetarako diru-laguntzak ematea onartu eta gero, baldin eta arlo honetan saldorik eskura geratzen bada, automatikoki jarduera jakinetara bideratutako laguntzei gehituko zaie, izan ere, laguntza horiek urte osoan zehar banatu ahal dira.

3. Onuradunak.

Diru-laguntzak hauek jaso ahalko dituzte Muskizen kokatuta dauden irabazi asmorik gabeko entitate eta pertsonek, baldin eta indarrean dagoen legeriari jarraiki osatuak badaude, dagokien erregistroan izena emanda badute eta Muskizen kirol jarduerak antolatzen badituzte. Estatu mailako lehiaketetarako diru-laguntzen kasuan, horretaz guztiaz gain, kirol klubeko taldekide guztien artean % 50 gutxienez, Muskizen erroldatutako kirolariek osatu beharko dute, deialdi honen data baino 12 hilabete lehenagotik, gutxienez, edota klubeko beheragoko mailetan aritutako kirolariak izan beharko dira, gutxienez, duela 3 urtetik.

4. Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak eta bazterketak.

Lagundu daitezkeen kontzeptuak: eskatzaileak antolatutako ekintzek eragindako gastuak: federazio gastuak, mutuak, epaile-lanak, joan-etorriak, ostatu eta jan-edanak (hala dagokionean), garaikurrak, arropa, materiala, hornikuntza eta kontratatutako zerbitzuak, aseguruak, publizitatea, bulegoa, botikina, lokal eta ekipamenduetako mantentze lanak eta abar. Bazterketak: Espresuki laguntza honetatik kanpo daude honakoak: a) Bere izaera edo xedeagatik deialdi honi esleitutako jarduera eremuekin harreman zuzenik ez duten eskabideak. b) Diru-laguntza izenduna duten egitarauak eta Udal honetako beste laguntza batzuetan lotura egokiagoa edo zuzenagoa dutenak. c) Behar bezala adierazita ez dauden jan-edanak, PFEZ atxikipenik, BEZik edo indarrean dagoen kontraturik (hala dagokionean) aurkezten ez duten entrenatzaile, laguntzaile eta gisa horretakoei egindako ordainketak. d) Janari gastuak. Salbuespena: Bai onartuko dira janarietako fakturak, kirol probetako janari guneen kasuan; eta menuak, jarduerak Muskizetik ateratzea edo Muskizetik kanpo egotea eskatzen badu. e) Datu hauek argi adierazten ez dituzten fakturak: hornitzailea eta bere IFZ edo NAN, bezeroa (eskatzailea) eta bere IFZ edo NAN, kontzeptua, prezioa eta BEZa, hala behar denean. f) Emakumeen aurkako indarkeria saihesteko daukan konpromisoaren barruan, Muskizko Udalak baztertu egingo ditu “sexuaren arabera pertsonak gehiagotzat edo gutxiagotzat edo objektu sexual huts modura aurkezten dituzten irudi eta eduki mediatikoak, bai eta indarkeria justifikatu, hutsaldu edo sustatzen dutenak, bereziki, emakumeen aurkako indarkeriaren kasuan.”

5. Eskabideak aurkeztea.

Laguntza hauek jaso nahi dituzten entitateek eskabideak aurkeztu beharko dituzte, deialdi honi atxikitako ereduari jarraiki, bertan zehaztutako datu eta dokumentuekin batera. Baldin eta aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe badago edo oinarri hauek ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileak hamar egun izango ditu dokumentazioa osatzeko edo okerrak zuzentzeko. Epe horretan horrelakorik egiten ez badu, eskatzaileak laguntzari uko egiten diola ulertuko da. Nolanahi ere, egingo den jarduerari buruzko dokumentazioaz gain, beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia eskatu ahalko die eskatzaileei Udalak, aurkeztutako jarduera baloratze aldera.

6. Epeak.

a) Urteko jardueren egitaraua: martxoaren 18tik 29ra bitartean.
b) Jarduera jakinak: azaroaren 30era arte.

7. Baloratzeko eta emateko baldintzak.

Urteko kirol jarduerak: Atal honetara bideratutako aurrekontua norgehiagoka bidez banatuko da, hau da, onartutako eskabide guztien artean banatuko da, bakoitzak eskuratutako puntuekiko proportzionalki, muga hauen barruan:
Diru-laguntza baten zenbatekoa ezingo da 10.000 € baino handiagoa izan, ezta aurkeztutako aurrekontuaren % 70 gainditu ere. (Bi kasuetan salbuespenak izan daitezke, zeinak banan-banan justifikatu beharko baititu deialdia egiten duen Sailak).

Entitate eskatzaileek puntuazio bat gainditu beharko dute, eta gehienez 100 puntu banatuko dira, irizpide hauei jarraiki:
1. Aurkeztutako jarduera edo egitarauaren aurrekontu osoa 50 punturaino
2. Federazio lizentzia kopurua 30 punturaino
3. Interes berezia daukan egitarau edo ekintzatzat hartzea, Muskizko Udaleko Kultura eta Kirol Sailak bereziki lagundu nahi dituen jarduera, kolektibo edo ekimenak sustatzeagatik 20 punturaino

Estatu mailako ligetan parte hartzea: Atal honetara bideratutako aurrekontua norgehiagoka bidez banatuko da, hau da, onartutako eskabide guztien artean banatuko da, bakoitzak eskuratutako puntuekiko proportzionalki, muga hauen barruan: klub bakoitzak eskuratutako diru-laguntza ezin da aurkeztutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa izan.

Entitate eskatzaileek puntuazio bat gainditu beharko dute, eta gehienez 100 puntu banatuko dira, irizpide hauei jarraiki:

1. Deialdi honek ezarritako baldintzak betetzen dituen taldearen edo taldeen aurrekontu osoa 80 punturaino
2. Deialdi honek ezarritako baldintzak betetzen dituen taldeko edo taldeetako Muskizen erroldatutako kirolari kopurua 20 punturaino

Kirol jarduera jakinak: Atal honetara bideratutako aurrekontua balorazio indibidualaren arabera kudeatuko da, Kirol eta Kultura Saileko irizpideen arabera jarduera bakoitzak daukan interesa kontuan hartuta. Entitate bakoitzak gehienez eskabide bat aurkeztu ahalko du jarduera jakinetako laguntzetarako.

8. Erabakiak jakinaraztea Eskabideei buruzko erabakia hartutakoan, dagokion Sailak eskatzaile guztiei idatziz jakinaraziko die; eta, horren ondoren, egokitutako diru-laguntza kopuruak ordainduko zaizkie.

9. Diru-laguntzen justifikazioa eta itzulketak

Diruz laguntzen diren jarduera eta egitarauak diruz lagundutako egitarauaren hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehenago justifikatu beharko dira. Muskizko Udalak behar bezala justifikatu ez diren diru-kopuruak itzultzeko eskatuko die diru-laguntza jasotzen duten pertsona eta entitateei. Justifikazioa nahikoa ez baldin bada edo zuzena ez baldin bada, eta Muskizko Udalari diru-laguntza osorik edo zati batean itzuli behar bazaio, Muskizko Udalak hurrengo urteko diru-laguntza murriztu ahalko du (horrelakorik badago), zorra osorik edo zati batean kitatze aldera. Inola ere ez dira diruz lagunduko aurreko urteetako justifikazioak egin gabe dituzten horiek. Diru-laguntza bat justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa hauxe da: 1.- Aurkeztutako fakturen eta egiaztagirien zerrenda hurrenez hurren zenbakitua. 2.- Aipatutako gastuen fakturak. 3.- Diruz lagundutako jarduera edo egitarauaren azalpen eta balorazio memoria. 4.- Kartel, eskuorri eta editatu den bestelako publizitate guztia. Publizitatean Udalak diruz laguntzen duela agertu behar da. 

GARRANTZITSUA: faktura edo dokumentu egiaztagarrien laburpen zerrenda posta elektronikoz ere bidali behar da kultura@muskiz.com helbidera, Excel edo antzeko artxibo batean.