Dirulaguntzak

 

1. Xedea
Deialdi honen xedea da urte honetan Muskizko auzoetan jai egitarauak antolatu eta egiteak eragindako gastuak arintzera bideratutako diru-laguntzak eskuratu eta emateko baldintzak arautzea.

2. Aurrekontua.
Kultura Sailak 20.000 €-ko aurrekontua izango du xede horretarako.

3. Onuradunak
Muskizen dauden irabazi asmorik gabeko entitate eta pertsonek eskuratu ahalko dituzte laguntza hauek, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratuta badaude eta dagokien erregistroan izena emanda, eta Muskizko auzo bateko jaiak antolatzen badituzte.

4. Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak eta bazterketak
Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak: jai egitaraua antolatzeak eragindako gastuak: kontzertuak, ikuskizunak, soinuztapenak, materialak, kontratatutako horniketa eta zerbitzuak, aseguruak, publizitatea, txosnak,…
Bazterketak: Espresuki deialdi honetatik kanpo daude honakoak
a) Euren izaera edo xedeagatik deialdi honetako xede diren jarduera eremuekin harreman zuzenik ez duten eskabideak.
b) Diru-laguntza izenduneko egitarauak eta Udal honetako beste deialdi batzuekin lotura egokiagoa edo zuzenago daukatenak.
d) Janari gastuak. Salbuespena: janarietako gastuak BAI onartuko dira menu eta jardueretako janari guneen kasuan, jarduerak Muskizetik kanpo egotea eskatzen duenean; eta sardina-janak, txokolate-janak eta gisa horretako herri ekitaldien kasuan.
e) Datu hauek argi adierazten ez dituzten fakturak: hornitzailea eta bere IFZ edo NAN, bezeroa (eskatzailea) eta bere IFZ edo NAN, kontzeptua, prezioa eta BEZa, hala behar denean.

5. Eskabideak aurkeztea
Laguntza hauek jaso nahi dituzten entitateek eskabideak aurkeztu beharko dituzte, deialdi honi atxikitako ereduari jarraiki, bertan zehaztutako datu eta dokumentuak helarazita.
Baldin eta aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe badago edo oinarri hauek ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileak hamar egun izango ditu dokumentazioa osatzeko edo okerrak zuzentzeko. Epe horretan horrelakorik egiten ez badu, eskatzaileak laguntzari uko egiten diola ulertuko da.
Nolanahi ere, egingo den jarduerari buruzko dokumentazioaz gain, beharrezkotzat jotzen duen informazio guztia eskatu ahalko die eskatzaileei Udalak, aurkeztutako jarduera baloratze aldera.

6. Epeak.
Martxoaren 18 eta 29 bitartean.

7. Ebaluazio eta emakida irizpideak.
Deialdi honetara bideratutako aurrekontua norgehiagoka bidez banatuko da, hau da, onartutako eskabide guztien artean banatuko da, bakoitzak lortutako puntuekiko proportzionalki, honako muga hauen barruan:
Diru-laguntza baten zenbatekoa ezin da Kultura Sailak deialdi honetara bideratutako diru-kopuruaren % 30 baino handiagoa izan, ezta aurkeztutako aurrekontuaren % 65 baino handiagoa ere. (Kasu bietan salbuespenak egon daitezke. Horrelakoak behar bezala justifikatu eta balioetsi beharko ditu Kultura Sailak.)
Pertsona edo entitate eskatzaileek puntuazio bat gainditu beharko dute, gehienez, 100 puntu eskuratuko dituzte, irizpide hauei jarraiki:
1.  Aurkeztutako jarduera edo egitarauaren aurrekontu osoa 60 punturaino
2. Muskizko jaietako leku nagusia den San Juan plazarekiko urruntasuna. 20 punturaino
3. Udal eszenatokirik behar ez izatea 10 punturaino
4. Muskizko Udaleko Kultura Sailak bereziki bultzatu nahi dituen jarduera, talde edo proiektuei laguntzeagatik interes berezikoak diren ekitaldi programatuak. 10 punturaino

8. Erabakiak jakinaraztea
Erabakia hartutakoan, dagokion Sailak eskatzaile guztiei idatziz jakinaraziko die; eta, ondoren, egokitutako diru kopuruak ordainduko dizkie.

9. Diru-laguntzak justifikatzea eta itzulketak
Diruz lagundutako egitaraua egiten den hurrengo urteko urtarrilaren 31a baino lehenago justifikatu behar dira.
Justifikazioa nahikoa ez bada  edo zuzena ez bada, eta Udalari diru-laguntza osorik edo zati batean itzuli behar bazaio, Udalak hurrengo urteko diru-laguntza murriztu ahalko du (horrelakorik badago), zorra osorik edo zati batean kitatze aldera.
Diru-laguntza bat justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa hauxe da:
1. Gastuen zerrenda laburtua, eskabidean aurkeztutako gidoiaren arabera sailkatuta.
2. Aipatutako gastuen fakturak
3. Diruz lagundutako jarduera edo programen deskripzio- eta balioespen- txostena
4. Kartel, eskuorri eta editatu den bestelako publizitate guztia. Publizitatean Udalak diruz laguntzen duela agertu behar da.

GARRANTZITSUA: faktura edo dokumentu egiaztagarrien laburpen zerrenda posta elektronikoz ere bidali behar da kultura@muskiz.com helbidera, Excel edo antzeko artxibo batean.