Dirulaguntzak

 

1. Xedea

Deialdi honen xedea da urtean egitekoak diren kirol izaerako jarduera jakinak edo urteko kirol egitarauak garatu eta egiteak eragindako gastuak arintzeko diru-laguntzak eskuratzeko eta emateko baldintzak arautzea. Laguntza hauek jaso ditzakete aipatutako entitateen ohiko jarduerek eta ekintza bereziek.

2. Aurrekontua

Kultura Sailak 66.000 €-ko aurrekontua izango du xede horretarako; horietatik 44.000 € lagundutako entitateen urteko egitarauetara bideratuko dira; eta 22.000 €, jarduera eta proiektu jakinetara.

3. Onuradunak

Diru-laguntza hauek jaso ahalko dituzte Muskizen kokatuta dauden irabazi asmorik gabeko entitate eta pertsonek, baldin eta indarrean dagoen legeriari jarraiki osatuak badaude eta dagokien erregistroan izena emanda badute eta Muskizen kirol jarduerak antolatzen badituzte.

4. Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak eta bazterketak

Lagundu daitezkeen kontzeptuak: eskatzaileak antolatutako ekintzek eragindako gastuak: federazio gastuak, mutuak, epaile lanak, garaikurrak, arropa, materiala, kontratatutako hornikuntza eta zerbitzuak, aseguruak, publizitatea, bulegoak, botikina, ekipamenduen eta lokalen mantentzea...
Baztertzeak: Espresuki laguntza honetatik kanpo daude honakoak:
a) Bere izaera edo xedeagatik deialdi honi esleitutako jarduera eremuekin harreman zuzenik ez duten eskabideak.
b) Diru-laguntza izenduna duten egitarauak eta Udal honetako beste laguntza batzuetan lotura egokiagoa edo zuzenagoa dutenak.
c) Behar bezala adierazita ez dauden jan-edanak, PFEZ atxikipenik, BEZik edo indarrean dagoen kontraturik (hala dagokionean) aurkezten ez duten entrenatzaile, laguntzaile eta gisa horretakoei egindako ordainketak.
d) Janari gastuak. Salbuespena: BAI onartuko dira janarietako fakturak, kirol probetako janari guneen kasuan; eta menuak, jarduerak Muskizetik ateratzea edo Muskizetik kanpo egotea eskatzen badu.
e) Datu hauek argi adierazten ez dituzten fakturak: hornitzailea eta bere IFZ edo NAN, bezeroa (eskatzailea) eta bere IFZ edo NAN, kontzeptua, prezioa eta BEZa, hala behar denean.

5. Eskabideak aurkeztea

Laguntza hauek jaso nahi dituzten entitateek eskabideak aurkeztu beharko dituzte, deialdi honi atxikitako ereduari jarraiki, bertan zehaztutako datu eta dokumentuekin batera.

Baldin eta aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe badago edo oinarri hauek ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileak hamar egun izango ditu dokumentazioa osatzeko edo okerrak zuzentzeko. Epe horretan horrelakorik egiten ez badu, eskatzaileak laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

Nolanahi ere, egingo den jarduerari buruzko dokumentazioaz gain, beharrezkotzat jotzen duen informazio guztia eskatu ahalko die eskatzaileei Udalak, aurkeztutako jarduera baloratze aldera.

6. Epeak

a) Urteko jardueren egitaraua: otsailaren 15etik martxoaren 4ra.
b) Jarduera jakinak: azaroaren 30eraino

7. Balorazio eta emakida baldintzak

Urteko egitarauak: Deialdi honetan urteko egitarauetara bideratutako aurrekontua norgehiagoka bidez banatuko da, hau da, onartutako eskabide guztien artean banatuko da, bakoitzak eskuratutako puntuekiko proportzionalki, muga hauen barruan: diru-laguntza baten zenbatekoa ezin da 10.000 € baino handiagoa izan, ezta aurkeztutako aurrekontuaren % 75 baino handiagoa ere. (Bi kasuetan salbuespenak egon daitezke, horrelakoak behar bezala justifikatu beharko ditu deialdia egiten duen Sailak.)
Diru-laguntzak norgehiagoka bidez esleituko dira urteko egitarauen kasuan; eta esleipen zuzen bidez, jarduera jakinen kasuan.
Pertsona edo entitate eskatzaileek puntuazio bat gainditu beharko dute, gehienez 100 puntu banatuko dira, irizpide hauei jarraiki:
1. Aurkeztutako jarduera edo egitarauaren aurrekontu osoa. (50 punturaino)
2. Interes bereziko jarduera edo egitarautzat hartzea, Muskizko Udaleko Kultura Sailak bereziki bultzatu nahi dituen jarduera, talde edo proiektuei laguntzen dielako edo espresuki urte jakin honetan egingo diren ekitaldiak izatea: urteurrenak, biltzarrak eta gisa horretakoak. (30 punturaino).
3. Federazio lizentzien kopurua. (20 punturaino)

Jarduera jakinak: Kasu honetan ez dute eraginik izango arestian aipatutako ebaluazio irizpideek ez eta mugek ere; izan ere, eskabideak banan-banan baloratuko dira, Kultura eta Kirol Sailaren arabera jarduera bakoitzak duen interesa kontuan hartuta.

8. Erabakiak jakinaraztea

Erabakia hartutakoan, dagokion Sailak eskatzaile guztiei idatziz jakinaraziko die; eta, ondoren, egokitutako diru kopuruak ordainduko dizkie.

9. Diru-laguntzen justifikazioa eta itzulketak

Diruz lagundutako egitaraua egiten den hurrengo urteko urtarrilaren 31a baino lehenago justifikatu behar dira.
Muskizko Udalak behar bezala justifikatu ez diren diru-kopuruak itzultzeko eskatuko die diru laguntza jasotzen duten pertsona eta entitateei. Justifikazioa nahikoa ez bada  edo zuzena ez bada, eta Udalari diru-laguntza osorik edo zati batean itzuli behar bazaio, Udalak hurrengo urteko diru-laguntza murriztu ahalko du (horrelakorik badago), zorra osorik edo zati batean kitatze aldera. Inola ere ez dira diruz lagunduko lehenagoko justifikazioak egin gabe dituzten horiek.
Diru-laguntza bat justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa hauxe da:
1.- Gastuen zerrenda laburtua, eskabidean aurkeztutako gidoiaren arabera sailkatuta
2.- Aipatutako gastuen fakturak
3.- Diruz lagundutako jarduera edo programen deskripzio- eta balioespen- txostena
4.- Kartel, eskuorri eta editatu den bestelako publizitate guztia. Publizitatean Udalak diruz laguntzen duela agertu behar da.