Dirulaguntzak

 
2016. urtean Gizarte Zerbitzuen arloko jarduerak eta programak gauzatzeko irabazi-asmorik gabeko erakundeek zein pertsonek diru-laguntzak eskatzeko deialdia.
Tokiko Gobernu Batzordeak, 2016ko martxoaren 14an egindako Ohiko Bilkuran, besteak beste, honako hau erabaki zuen:
2016. urtean Gizarte Zerbitzuen arloko
jarduerak eta programak gauzatzeko
irabazi-asmorik gabeko erakundeek zein pertsonek
diru-laguntzak eskatzeko deialdia
1.  Xedea
Deialdi honen xedea honako hau da: 2016an Muskizeko talde babesgabeen prebentzioa, arreta eta gizarteratzea bultzatzeko, gizarte arloko urteko programak nahiz ekintza bereziak antolatu eta garatzeak sortzen dituzten galera ekonomikoak diruz laguntzea eta diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea. Nolanahi ere, erakunde horien ohiko ekintzak zein ekintza bereziak izango dira diru-laguntza horien xede.
Deialdi honetako diru-laguntzak publizitatearen, lehia askearen eta objektibotasunaren printzipioen arabera emango dira. Horretarako, norgehiagoka prozedura erabiliko da, hau da, aurkeztutako eskaerak alderatu egingo dira, deialdi honetan ezarritako baremoekin bat eskabideen arteko hurrenkera ezartzeko. Baremo horien arabera baldintzak betetzen dituztenei esleituko zaizkie diru-laguntzak, betiere erabil daitekeen kredituaren eta zehaztutako baldintzen mugaren barruan.
2.  Aurrekontua
Gizarte Ekintza Sailak 8.040 euroko aurrekontua izango du diru-laguntzak emateko.
3.  Erakunde onuradunak
Diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte Muskizeko irabazi-asmorik gabeko erakunde zein pertsonek, betiere, Udal honetan erregistratua eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratua izanik, muskiztarren intereserako diren gizarte zerbitzuen arloko programak edo jarduerak gauzatzen badituzte.
Salbuespen gisa, dagokion Sailak hala iritziko balio, Muskizetik kanpoko elkarte eta pertsonek ere izango dute diru-laguntzak eskatzeko aukera, baldin eta beren ekintza gehienak udalerrian bertan gauzatzen badituzte edota udalerriaren interesekoak badira eta egoitza ofiziala eta/edo ordezkaritza Bizkaiko Lurralde Historiakoan duten Euskadiko Elkarteen erregistroan badaude.
4.  Kanporaketak
Ondorengo hauek diru-laguntza deialdi honetatik kanpo geratuko dira:
a) Euren xedea edo izaeragatik deialdia egin duen Sailaren jarduera-eremuarekin zerikusi zuzenik ez dutenak.
b) Egoitza Muskizen ez dutenak eta, gainera, udalerrian bertan ekintzak gauzatzen ez dituztenak.
c) Euren izaera edo helburuagatik Udaleko beste Sail edo erakunde autonomo batzuen programetan egon beharko liratekeenak. Nolanahi ere, eskabidea dagokion Sailera edo erakundera bidaliko da eta horren berri emango zaio interesatuari. pertsona juridikoari edo erakunde interesatuari.
d) Diru-laguntza izenduna xede duten programak eta Sail honen beste deialdi batzuetan egokiago egon daitezkeenak edo beren beregi ageri direnak.
e) Aurreko ekitaldian emandako diru-laguntzaren justifikazioa aurkezten ez dutenak.
f) Sexu-diskriminazioagatik zehapen administratibo edo penalik dutenak, ezta otsailaren 18ko 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearekin bat, diru-laguntzak eta laguntzak emateko deialdietan parte hartzeko debekua dutenak ere.
g) Halaber, dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta debeku horrekin zigortuta daudenek ere.
h) Ez dira diru-laguntzaren xede izango higiezinak erosteko maileguetako finantza-gastuak eta haien amortizazioak, ez eta berreskuratu edo konpentsatu daitezkeen zeharkako zergak ere.
i) Ez dira langileen gastutzat hartuko erakunde edo zentroetako Zuzendaritza-Batzetako edo Kontseiluetako kide gisa egindako jardueren gastuak, baldin eta kideok diru-laguntzaren xede diren jarduerak egiteko lan-kontratupean ez badaude, eta beharrezko titulu egokia eta behar adinakoa ez badute.
5.  Aurkeztu beharreko agiriak
Diru-laguntza jaso nahi duten erakundeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Deialdi honi atxikita dagoen eskabide-orria (I. Eranskina).
b) Diruz lagunduko den proiektuaren deskripzioa (II. Eranskinaren arabera).
c) Erakunde eskatzailearen ibilbidea adierazten duen memoria: nork osatzen duten, helburuak, gauzatutako ekintzak. Eskatzen den lehen aldia bada.
d) Diru-sarreren eta aurreikusitako gastuen aurrekontua (III. Eranskinaren arabera).
e) Diruz lagunduko den proiektuaren memoria, kostuak zehaztuz (IV. Eranskinaren arabera).
f) Bankuko kontuaren titularraren berri ematen duen agiria, deialdi honi atxikitakoa.
g) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
h) Behar bezala legeztatutako Estatutuen fotokopia. Eskatzen den lehen aldia bada.
i) Eraketa-akta. Eskatzen den lehen aldia bada.
j) Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako zerga guztiak eguneratuta dituztela adierazten duten urte horretako egiaztagiriak. Erantsita dagoen ereduari jarraituz, eskatzaileak sinatuko aitortza onartzen da (V. Eranskinaren arabera).
k) Zinpeko aitorpena, Sexu-diskriminazioagatik zehapen administratibo edo penalik ez duela, eta otsailaren 18ko 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearekin bat, diru-laguntzak eta laguntzak emateko deialdietan parte hartzeko debekua ez duela adierazten duena.
l) Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean ez dagoela adierazten duena.
m) Zuzendaritza Batzorde berriaren aldaketei buruzko akta, halakorik balego. Bertan, erregistro eta/edo zigilatutako liburuaren zenbakia zehaztuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Araudia onesten duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren arabera (21.  artikulua: «Gobernu-organoko kideen aldaketa»). Dekretua 2008ko abuztuaren 27ko (asteazkena) EHAAn, 162.  zenbakian, argitaratu zen.
n) Estatutuen aldaketei buruzko akta, halakorik balego. Bertan, erregistro eta/edo zigilatutako liburuaren zenbakia zehaztuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Araudia onesten duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren arabera (20. artikulua: «Gobernu-organoko kideen aldaketa»). Dekretua 2008ko abuztuaren 27ko (asteazkena) EHAAn, 162. zenbakian, argitaratu zen.
Eskatutako agiri guztiak aurkezten ez badira edo oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen ez badira, 10 eguneko epea emango zaie erakundeei akatsa zuzentzeko edo falta diren agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaie, horrela egin ezean, eskaera baztertu egingo dela.
Jardueraren inguruko dokumentazioaz gain, Udalak diru-laguntza eskatzen duten pertsonei zein erakundeei jardun horiek balioesteko behar adinako informazio osagarria eska diezaieke.
6.  Epeak
Deialdia argitaratzen denetik 30 eguneko epea. (BAOren 69. zenbakia , 2016ko apirilaren 13an, asteazkena, argitaratutako deialdia)
7.  Diru-laguntzak balioesteko eta emateko irizpideak
Udal gizarte zerbitzuek txosten teknikoa egin ondoren, Udal Gobernu Batzordeak balioetsiko ditu proiektuak.
Erakunde edo pertsona eskatzaileek gehienez ere 100 puntu lortu ahal izango dituzte, honako baremo hauek kontuan hartuta:
1.  Aintzat hartuko da proiektua abian jartzeak ekarriko duen gizarte eragina, lurralde eremu, biztanleria (biztanle horien kopurua eta aniztasuna), jorratutako helburuen kopuru, baliabideen aniztasun eta abarrei dagokienez. Gehienez 15 puntu.
2.  Sexu-diskriminazioaren aurkako baloreak eta jarrera aldaketak bultzatuko dituzten jarduerak. 5 puntu.
3.  Aurkeztutako programan urte horretan garrantzi handia izango duten jarduerak sartzea: urteurrenak, biltzarrak eta antzekoak. 10 puntu.
4.  Euren helburuen artean talde babesgabeak gizarteratzea zehaztuta duten ekintzak. Gehienez 20 puntu (Planteamendua, 5 puntu. Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetza, 20 puntu).
5.  Udalerrian ekintzaren edo programaren berri ematea (publizitatea). 5 puntu.
6.  Sustapen horretan Gizarte Ekintza Sailaren taldekako jarduerak edo proiektuak interesgarriak direla kontuan hartzea. Gehienez 15 puntu.
7.  Euskararen erabilera. 5 puntu.
8.  Erakundeak egoitza soziala Muskiz udalerrian izatea. 10 puntu.
9.  Diruz lagunduko den ekintza edo proiektua Muskiz udalerrian, herri inguruko lurralde-eremuan (auzoak...) gauzatzea. 5 puntu.
10.  Gutxienez bi urteko iraupena izango duten proiektuen aldeko irizpena. 5 puntu.
11.  Deialdi honen aurreko 3 urteetan Gizarte Ekintza Sailaren diru-laguntza jaso izan duten erakundeen aldeko balioespena. 5 puntu.
25 puntu baino gutxiago lortzen duten eskaerei ezetza emango zaie. Deialdi honetarako ezarri den aurrekontua onartutako eskaera guztien artean banatuko da, bakoitzak lortutako puntuen proportzioan, salbuespen hauek aintzat hartuta:
(1)  Diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da aurkeztutako gastuen %75 baino handiagoa izan».
(2)  Diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da deialdi honetarako Gizarte Ekintza Sailak xedatutako guztiaren %20 baino handiagoa izan».
Bi kasuotan salbuespenak egon litezke, baldin eta behar den bezala arrazoituta badaude eta Gizarte Ekintza Sailak onirizten baditu.
Elkarte bakoitzari aurkeztutako jardueren kopurua lagunduko zaio diruz.
8.  Ebazpenak jakinaraztea
Behin ebazpenak eginda, dagokion Sailak idatziz jakinaraziko die eskatzaile guztiei, eta, ondoren, emandako diru-laguntza sartuko die bankuko kontuan.
9.  Diru-laguntzen justifikazioa eta itzulketak
Jarduera bereziak, gauzatzen direnetik bi hilabeteko epean justifikatu beharko dira. Urteko programak justifikatzeko, berriz, diruz lagundu den programaren hurrengo urteko urtarrilaren 31 izango da azken eguna. Justifikazioa adierazitako epean egiteko eragozpenen bat badago, justifikazio hori aurkezteko epea luzatzeko aukera emango da. Aurretik emandako diru-laguntzak zegokien epeetan justifikatu ez dituzten erakunde edo pertsonei ez zaie, inola ere, diru-laguntzarik emango.
Diru-laguntzak justifikatzeko honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
1.  Gastuen laburpen-zerrenda.
2.  Diruz lagundutako jardueraren osotasuna frogatuko duten gastuen jatorrizko fakturak. Fakturok frogatu eta zigilatu ondoren, entitate eskatzaileari itzuliko zaizkio. Faktura horien guztien zerrenda ere aurkeztu behar da.
3.  Diruz lagundutako jarduera edo programen deskripzio- eta balioespen-txostena.
4.  Diruz lagundutako jardueren publizitatean Muskizeko Udalaren laguntza jakinarazi dela egiaztatzen duen agiria.
5.  Eskatutakoaren %100 justifikatu beharko da, ez soilik emnadako kopurua.
Muskizeko Udalak behar bezala justifikatu ez den diru-kopurua erreklamatu ahal izango die diru-laguntza jaso duten erakundeei edo pertsonei.
Muskizen, 2016ko apirilaren 7an.-Alkate Udalburua, Borja Liaño Abarrategi