Dirulaguntzak

 

1. Xedea
Deialdiaren xedea  urtean ikasleekin egindako proiektu eta ekintzak antolatzeak dakartzan gastuetan lorpide eta emakiden diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea da. Kontuan hartu behar da ez dela ikasturtea aintzat hartzen, urtea baizik (urtarrila-abendua). Urteko programak zein ekintza puntualak izan daitezke laguntza hauen xede.

2. Aurrekontua
Hezkuntza Sailak 20.000€ko aurrekontua izango du horretarako. 18.000 urteko egitarauak bultzatzeko, eta 2.000 ohiz kanpo eta puntualentzako.

3. Onuradunak
Muskizko Guraso Elkarteak, eta horrelako elkarterik ez balego edota eskaerarik egingo ez balute, Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza ikastetxeak dira diru-laguntza hauen onuradun, baldin eta ikasleei zuzendutako programak edota ekintza kulturalak proiektatzen badituzte.

4. Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak eta bazterketak
Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak: eskatzaileak antolatutako jarduerek eragindako gastuak: materialak, kontratatutako horniketa eta zerbitzuak, aseguruak, publizitatea, bulegoak, botikina, lokal eta horniketa mantenua …
Bazterketak: Espresuki diru-laguntza deialdi honetatik kanpo daude honakoak:
a) Bere izaera edo xedeagatik deialdi honi esleitutako jarduera eremuekin harreman zuzenik ez duten eskabideak.
b) Diru-laguntza izenduna duten egitarauak eta Udal honetako beste laguntza batzuetan lotura egokiagoa edo zuzenagoa dutenak.
c) Behar bezala adierazita ez dauden jan-edanak, PFEZ atxikipenik, BEZik edo indarrean dagoen kontraturik (hala dagokionean) aurkezten ez duten hizlari, irakasle, laguntzaile eta gisa horretakoei egindako ordainketak.
d) Janari gastuak. Salbuespena: janarietako gastuak BAI onartuko dira menu eta jardueretako janari guneen kasuan, jarduerak Muskizetik kanpo egotea eskatzen duenean; eta sardina-janak, txokolate-janak eta gisa horretako herri ekitaldien kasuan.
e) Datu hauek argi adierazten ez dituzten fakturak: hornitzailea eta bere IFZ edo NAN, bezeroa (eskatzailea) eta bere IFZ edo NAN, kontzeptua, prezioa eta BEZa, hala behar denean.
f) Eskolari dagokizkion gastuak, nahiz eta fakturak GEaren izenean egon.

5. Eskabideak aurkeztea
Laguntza hauek jaso nahi dituzten entitateek eskabideak aurkeztu beharko dituzte, deialdi honi atxikitako ereduari jarraiki, bertan zehaztutako datu eta dokumentuak helarazita.
Baldin eta aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe badago edo oinarri hauek ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileak hamar egun izango ditu dokumentazioa osatzeko edo okerrak zuzentzeko. Epe horretan horrelakorik egiten ez badu, eskatzaileak laguntzari uko egiten diola ulertuko da.
Nolanahi ere, egingo den jarduerari buruzko dokumentazioaz gain, beharrezkotzat jotzen duen informazio guztia eskatu ahalko die eskatzaileei Udalak, aurkeztutako jarduera baloratze aldera.

6. Epeak
Irailaren 19tik urriaren 6ra.

7. Balorazioa eta emakidaren irizpideak
Pertsona edo elkarte eskatzaileek 100 punturainoko puntuaketa izan beharko dute, honako irizpideen arabera:
1. Aurkeztutako programa edo ekintzaren aurrekontu osoa (55 punturaino)
2. Ikastetxeak eskatzen den ziklorako dituen ikasleen kopurua (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta HHO). ( 15 punturaino)
3. Muskizkoak diren ikasle kopurua ( 15 punturaino)
4. Muskizko Udaleko Hezkuntza Sailak bereziki bultzatu nahi dituen proiektu, kolektibo edo ekintzak sustatzeagatik, interes berezia duen programa dela iriztea (15 punturaino)
Irizpide nagusitzat: 1.-Diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da aukeztutako gastuen %60 baino handiagoa izan. 2.-Diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da Kultura Sailak banaketarako duen kopuruaren %25 baino handiagoa izan. (Kasu bietan salbuespenak egon daitezke behar bezala justifikatuta badaude eta Kultura Sailak onartuta)

8.Ebazpenaren jakinaraztea
Behin eskaeren ebazpena eginda, dagokion sailak eskatzaile guztiei idatziz jakinaraziko die, emango dien diru-kopurua bankuan sartuko dielarik ondoren.

9. Diru-laguntzen justifikazioa eta itzulpenak
Diruz lagundutako egitaraua egiten den hurrengo urteko irailaren 31a baino lehenago justifikatu behar dira.
Muskizko Udalak behar bezala justifikatu ez diren diru-kopuruak itzultzeko eskatuko die diru laguntza jasotzen duten pertsona eta entitateei. Justifikazioa nahikoa ez bada  edo zuzena ez bada, eta Udalari diru-laguntza osorik edo zati batean itzuli behar bazaio, Udalak hurrengo urteko diru-laguntza murriztu ahalko du (horrelakorik badago), zorra osorik edo zati batean kitatze aldera.
Diru-laguntza justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa gutxienez honako hau izan beharko da:
1.- Gastuen zerrenda, eskabidean agertzen den gidoiari jarraituz aurkeztuta.
2.- Aipatu gastuen fakturak
3.- Diruz lagunduko den programa edo ekintzaren txostena.
4.- Ateratako kartel, eskuorri edo egindako edozein publizitate mota, udalaren babesa agertzen delarik.
Muskizko Udalak diruz lagundutako elkarte zein pertsonei behar bezala justifikatu ez duten kopurua eskatuko die.