Dirulaguntzak

 
1. Xedea
Deialdia honen xedea, aurtengo ikasturtean eskolako materiala erosteak dakartzan gastuei aurre egiteko diru-laguntzak eskatzeko eta jasoteko baldintzak arautzea da.
DERRIGORREZKO LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEENTZAT SOILIK.
2. Aurrekontua eta diru-laguntzen zenbatekoa
Hezkuntza Sailak 20.000 euroko aurrekontua du, onartutako eskabide guztien artean modu berdinean banatzeko.
3. Onuradunak
Muskizen erroldatuta dauden eta Euskal Erkidego Autonomoko herri ikastetxe zein ikastetxe pribatuetan Lehen eta Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta dauden ikasleek dute diru-laguntza jasotzeko aukera.
4. Kanpoan geratzea
Honako hauek diru-laguntza deialdi honetatik kanpo geratuko dira:
a) Deialdia ateratzen duen sailarekin zerikusi zuzenik ez dutenak
b) Bere izaeragatik eta xedeagatik, beste Erakunde Autonomo bateko zein udaleko beste sail bateko programetara bildu beharko ziratekeenak.
c) Diru-laguntza izenduna xede duten programak eta Sail honen beste deialdi batzuetan egokiago eta zuzenago sartu beharko liratekeenak.
5. Eskatutako agiriak
1) Dagokion eskaera orria zuzen beteta, Muskizko Udala baimenduz behar den informazio fiskala jaso dezan.
2) Guraso eskatzailearen Nortasun Agiriaren, pasaportearen edo Egoitza Baimenaren kopia.
3) Familia-liburuaren kopia.
4) Banantze edo dibortzio kasuan, berori egiaztatzen duen agiriaren kopia.
5) Familiaren egoitzako bizi lagunek egindako Errenta Aitorpen guztien kopia.
Aurkezten den dokumentazioa osorik ez balego, hamar eguneko epea egongo da osatu edota okerrak zuzentzeko.
Epe hori igarota dokumentazioa zuzen ez balego, eskabidea deuseztatu egingo da.
Nolanahi ere, aurkeztutako dokumentazioaz gain, udalak informazio osagarria eskatu ahalko du.
6. Epeak
IRAILAREN 19tik URRIAREN 6ra.
7. Balorazioa eta emakidaren irizpideak
Eskabideak honako irizpideen arabera baloratuko dira:
1. Familia bakoitzeko familia-kide kopurua
2. Familia bakoitzeko diru-sarrera guztiak
Ondoko taulan adierazten diren kopuruak baino txikiagoak izan beharko dira aurreko urteko diru-sarrerak.
(Errenta Aitorpenaren 192 laukitxoan adierazten den “zerga-oinarri orokorra”)

Familia-kide kopurua (seme/alabak barne)

2

3

4

5

6

Beka jasotzeko gehienezko diru-sarrerak 15.000 € 17.000 € 19.000 € 21.000 € 23.000 €

Diru-laguntzaren zenbatekoa Udalak horretarako duen aurrekontua onartutako eskaeren artean banatuko da, eta gehienezko diru-laguntza 180 eurokoa izango da.
8.Ebazpenaren jakinaraztea
Behin eskaeren ebazpena eginda, dagokion sailak eskatzaile guztiei idatziz jakinaraziko die, dagokien diru-kopurua bankuan sartuko dielarik ondoren.
9. Diru-laguntzen justifikazioa eta itzulpenak
Muskizko Udalak eskatzaileei diru-laguntza itzultzeko eskatuko die aurkeztutako agiriak edo datuak faltsuak direla frogatuko balu. Diru-laguntzak ezin izango dira justifikatu ordaindu ondoren.